Oker filmaren estreinaldia euskeraz

Bizkaie! 2016-03-17 11:15   Barriak

Australiako kostaldeko baserritar xelebre batek, bere ilobearen laguntzinoagaz, Oker txakurra trebatuko dau herriko pinguino santutegia azerien erasoetatik  babesteko. Oztopoz betetako abentura zoragarri horretan, gure baserritarrak bere familia batu eta pinguino erreserbea salbetan saiatuko da. 

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, Oker filma Donostiako Antiguo Berri zineman ikusteko aukerea izango da astegoienean; martiaren 18an, barikuan, izango da estreinaldia arratsaldeko 16:45ean. Zapatuan eta domekan ordu eta leku berean eskainiko dabe.

Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Swampy Marsh baserritarraren, Emily bere alabearen, Olivia ilobearen eta Oker txakurraren istorioa erakusten deusku. 

Australiako kostaldeko baserritar xelebre batek, bere ilobearen laguntzinoagaz, Oker txakurra trebatuko dau herriko pinguino santutegia azerien erasoetatik  babesteko. Oztopoz betetako abentura zoragarri horretan, gure baserritarrak bere familia batu eta pinguino erreserbea salbetan saiatuko da. 

Zinema Euskaraz programeak diru-laguntzinoak emoten ditu filmak euskerara itzultzeko. Laguntza horreen barruan kokatzen da Oker, 2016. urtean itzuli dan bigarren filma. Lehenengoa El gran día pelikula frantsesa izan zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu