Baffest, emakumeak protagonista izango dituan I. Argazkien Jaialdia antolatu dau Barakaldok

Bizkaie! 2016-04-18 10:49   Barriak

Barakaldo Foto Festival (Baffest) da kultur mapan Barakaldo kokatuko dauen ekimenaren izena, emakumeen sormen-lanak batuko dituan argazkien uri erakusketea. Lanbidea argazki sorkuntzara bideratu daben emakumeen lanak bistaratzeko jaialdi bat da eta, beraz, emakumeek egindako irudi nagusien topagune bihurtuko da Barakaldo urtero, Barakaldoko Udalak bultzatutako ekimenaren bidez.

Barakaldo Foto Festival (Baffest) da kultur mapan Barakaldo kokatuko dauen ekimenaren izena, emakumeen sormen-lanak batuko dituan argazkien uri erakusketea. Lanbidea argazki sorkuntzara bideratu daben emakumeen lanak bistaratzeko jaialdi bat da eta, beraz, emakumeek egindako irudi nagusien topagune bihurtuko da Barakaldo urtero, Barakaldoko Udalak bultzatutako ekimenaren bidez.

David de Haro argazkilari barakaldarrak eta Luis Benito kultur kudeatzaileak osotzen daben Fotopop kultur produkzino-enpreseak bultzatu dau egitasmo hau, aspalditik emakume argazkilariek egin izan daben lanari balioa emoteko. Emakumeen lanen kalidadea nabarmentzekoa izan arren, ez dira gizonezkoenak bezain onartuak eta arazo horri konponbidea emon guran dator Baffest, kalean herritar danari zuzenduko jakezan hainbat esku-hartzegaz azaldu dau Kultura Arloko zinegotziak, ekitaldiko zuzendari David de Haro, produkzinoaren arduradun Luis Benito eta aurtengo kartela egin dauen Sara Prieto ilustratzaile eta diseinatzaile barakaldarra ondoan zituala.

Hau izango da, ganera, emakumeak protagonista dituan lehenengo jaialdia eta hutsune hori beteteko asmoz sortu da. Jaialdi handietan ez da ia emakumerik agertzen, eta hori ez dator bat ezelan be errealidadeagaz. Hemen, eta estaduko ganerako herrietan, nazinoarteko mailako egileak  gorriak ikusi behar izaten ditue euren lanak zirkuitu konbentzionaletan agertzeko zehaztu dau Baffesteko zuzendariak.

Gaur gaurko kultur estatusa eta estatus garaikidea dau Barakaldora heldu dan jaialdiak. Helburua, argazkiaren bidez zenbait gizarte gaietan herritarrak sentikortzea, eta generoaren nazinoko zirkuitu geroz eta zabalagoan uria kokatzea azaldu dau De Harok. Udalerriko hainbat puntu lotuz ibilbide bat sortuko da eta ibilbidean zehar, formatu handiko irudiak jarriko dira, urigintzako elementuak aprobetxauta edo horretarako propio sortutako euskarriak erabiliz.


Bagilaren 12tik garagarrilaren 3ra

2016ko bagilaren 12tik garagarrilaren 3ra egingo da I. Baffest. Uriko bost gune lotuko ditu uria argazki galeria erraldoi bihurtuko dauen ibilbideak. Erakusketa nagusiak eta lehiaketeak osotzen dabe jaialdia. Bi biak izango dira Barakaldoko uri paisajearen parte, hiru astez. Argazki artea gure kaleetan txertatuko dogu jaialdi honen bidez, bai eta, argazkiaren bidez, barakaldarren atentzinoa suspertuko be. Dobako kultur formatu parte-hartzaile barriak saiatzeko bidean pausu garrantzitsua be badala uste dogu adierazo dau Canterok.

Jente adituari jakina baina edonori be zuzendua da Barakaldo Foto Festival: mahai-inguruak eta berbaldiak egingo dira sortzaileak ezagutzeko, bai eta bisita gidatuak erakusketetan zehar be; horrezaz gan, ekintza solidario bat, txikientzako kontzertuak, argazki lehiaketa bat eta abar iragarri ditue. Argazki artistikoa maite dabenak erakarriko ditu Baffestek, jakina, baina baita bestelako jentea be, eurentzat be atondu dogulako jarduera egutegi zabala, jaialdiak dirauen bitartean gozamena izan deien aurreratu dau De Harok.


Erakusketa nagusiak

Estaduko argazkilaritzearen erreferente diran lau argazkilariren lanak izango dira erakusketa nagusian. Nabarmentzekoa da Cristina García Rodero (Puertollano, 1949), argazki dokumentalaren erreferente erabatekoa. Datorren asteotan emongo doguz erakusketa nagusian agertuko diranen ganerako izenak iragarri dau zuzendariak.

Lehiaketan, barriz, beste lau euskal talentu: Helena Goñi (Bilbao, 1990), Ainhoa Resano (Iruñea, 1974) eta Inma Barrio (Bilbao, 1979). Marina Gondra (Barakaldo, 1989) izango da argazkilari konbidatua, eta haren lekua beteko dau datorren urtean lehiaketearen irabazleak. 

Holan finkatzen dau Baffestek euskal emakume argazkilarien belaunaldi barriakazko konpromisoa, beren lanak nazinoarteko mailako irudi ospetsuenakaz batera erakusteko guneak eskainiz esanez amaitu dau De Harok.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu