Gaueko zinema maratoi eta guzti inaugurauko dabe FANT jaialdia maiatzaren 6an

Bizkaie! 2016-04-12 13:40   Barriak

Fantasiazko eta beldurrezko zinemaldia da FANT eta, urtero legez, genero horretako nazinoarteko film aitagarriak ekarriko ditu Bilbora. Inaugurazino ekitaldia maiatzaren 6an egingo dabe eta gau horretan proiekzino berezia egongo da. Narciso Ibañez Serradorrek telebistarako sortutako lanak, La Aventura Audiovisual banatzailearen zikloa eta abar be egongo dira, maiatzaren 13ra arteko programazinoan.

Nobedade bat baino gehiago dakarz aurtengo FANT jaialdiak, antolatzaileek aurreratutako informazinoan ikusten danez. Esate baterako, Ohorezko Sari bi gehiago emongo dira: Panorama Fantastikoa saileko film luze eta labur onenei. Sail horretan, aukeraketa ofizialean sartu ezin izan daben filmak batzen ditue. Sari barriak emoteko epaimahaian, Norma Vila, Miguel A. Refoyo eta Howard Gorman egongo dira.

Maiatzaren 6an egingo dabe inaugurazino ekitaldia eta hor be barrikuntzak egongo dira. Goizaldeko 2:00etan hasita, gaueko maratoia antolatu dabe Campos antzokian. Igaz Bilbon aurkeztutako lau film emongo ditue alkarren atzetik, Nina forever, Howl, Deathgasm eta Night fare.

La Aventura Audiovisual banaketa-etxearen eskutik datorren zikloaren barri be emon dabe FANTeko antolatzaileek. Enpresa hori beldurrezko eta fantasiazko filmak Espainian banatzeaz arduratzen da. Aurtengo uztearen aukeraketa bat emongo dabe, maiatzaren 7tik 12ra, arratsaldeko 19:45ean, Azkuna Zentroan. Doban sartu ahal izango da.

Fnac liburudendeagaz lankidetzan, bestalde, Narciso Ibañez Serradorri buruzko atala egongo da aurtengo FANTen. Historias para no dormir izeneko telesaila sortu eban 1960ko hamarkadan eta maiatzaren 9an, 10ean eta 11n, arratsaldeko 19:00etan emongo ditue bertako atalak. Hori be doban izango da.

Maiatzaren 6an hasiko da FANT eta, apurka-apurka, aurtengo proposamenen barri emoten hasi dira. Ganera, jaialdiaren aurreko egunak girotzeko, PreFANT egingo dabe apirilaren 27tik maiatzaren 1era.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu