Jorge Elosegik egin dau Donostiako Zinemaldiaren kartela
2016-05-05 14:40 BarriakDonostiako Zinemaldiaren 64. ekitaldia egingo da irailean eta antolatzaileek emon dabe aurtengo kartelaren barri: Jorge Elosegi diseinatzaile donostiarraren irudia aukeratu dabe. Zinemaldiaren alkargune funtzinoa erakusten dauen kartela da. Ganera, Zinemaldiko bost sailetako kartelak be aurkeztu ditue.
Donostiako Zinemaldiaren 64. ekitaldia egingo da irailean eta antolatzaileek emon dabe aurtengo kartelaren barri: Jorge Elosegi diseinatzaile donostiarraren irudia aukeratu dabe. Zinemaldiaren alkargune funtzinoa erakusten dauen kartela da. Ganera, Zinemaldiko bost sailetako kartelak be aurkeztu ditue.
Nazinoarteko hamar estudioren diseinuak euki ditu aukeran Donostiako Zinemaldiak, 64. edizinoko kartelerako. Azkenean, Estudio Primo-ko Jorge Elosegik egindako diseinua aukeratu dabe antolatzaileek. Izan be, Donostiako jaialdiak daukan alkargune izakerea ondo irudikatzen dauela uste dabe; zinemagileentzat, kazetarientzat zein ikusleentzat alkargune.
Eskuz egin dau kartela Elosegik. Irudietako figuren eta testuren bidez, dinamismoa sortu nahi izan dau, filmen aurretik emoten dan animazinozko aurkezpen txikiagaz bat etorteko, autoreak adierazo dauenez. Koloretsua eta bizia da kartela eta, era berean, dotorea, Zinemaldiko arduradunen esanetan.
Zinemaldiko kartel nagusiagaz batera, beste bost aurkeztu dira, beste horrenbeste sailen irudi izango diranak 2016ko ekitaldian. Mundu guztiko diseinatzaileek parte hartu ahal izan dabe horreek kartelak aukeratzeko lehiaketan. 482 egileren 1.692 proposamen jaso dira. Irabazleek, Boliviatik, Venezuelatik eta Kataluniatik bialdu ditue irudiak, baita Lizarratik eta Donostiatik be.
Honeek dira bost sailak: Zuzendari Berriak (Marco Antonio Guzmanek irabazi dau), Horizontes Latinos (Concepcion Domingo Ragel), Perlak (Raxel Andara), Zabaltegi-Tabakalera (Maite Rosende) eta Culinary Zinema (Antonio Ponti).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!