Kanpoko eta bertoko usain eta zaporeak batu ditu Kepa Junkerak 'Ultramarinos & Coloniales' diskoan
2011-06-21 14:56 MusikeaDisko originala eta alaia egin nahi izan dau Errekaldeko musikariak oraingo honetan eta, horretarako, ultramarinoen denda tradizionaletan oinarritu da, leku bereziak dira denda horreek, bisualki eta eskaintzen daben familia giroagaitik, azaldu dau.
Disko originala eta alaia egin nahi izan dau Errekaldeko musikariak oraingo honetan eta, horretarako, ultramarinoen denda tradizionaletan oinarritu da, leku bereziak dira denda horreek, bisualki eta eskaintzen daben familia giroagaitik, azaldu dau. Ultramarinos & Coloniales diskoa instrumentala da, bertoko eta mundu zabaleko doinuak nahasian topauko doguz eta musika-tresnetan be, aniztasuna da nagusi.
Ideia barrien bila ibili naz eta etxetik hur topau dot originaltasuna, adierazo dau Kepa Junkerak, nik sarri erosten dot Bilboko Zazpi Kaleetako ultramarino denda baten eta konturatu nintzan zelako nahastea dagoan hor, kanpokoa eta bertokoa. Diskoaren aurkezpena be, denda horren kanpoaldean egin dau, Mesedeetako kaleko Ultramarinos La Merced dendan, Bego saltzaile eta laguna alboan eukala. Inspirazino iturri nagusia izan dira denda hau eta honen modukoak, autortu dau musikariak, artisau erako musikea sortu nahi izan dot, maitasunez egina, ultramarinoetako dendetako beharraren moduan.
Diskoko hamabi kantak aniztasun horren isla bikaina dira, izenburuetatik hasita. Izan be, kanta bakotxaren izenburuagaz olgau dau Kepa Junkerak, Bilbo edo inguruetako leku-izenak eta mundu zabalekoak nahastau ditu, esaterako, Lisbao tituluan Bilbo eta Lisboa alkartu ditu eta Rekaldelhin, Errekalde eta Delhi. Barranquilla Barrena eta Nerbyiork moduko sorkuntzak be badagoz. Bidaiaren sentsazinoa transmitidu nahi izan dogu, argitu dau. Musika-tresnetan be, bertoko trikitixea, alboka eta antzekoak, pianoa edo baxua lako instrumentuakaz batu ditu, kanta soilak baina melodia eta armonia originalak topauko doguz diskoan, azaldu dau Junkerak.
Aitor Elizegi sukaldaria Kepa Junkeraren proiektu barriaren aurkezpenean egon da: Betiko usainak aldarrikatu nahi izan ditu Kepak eta hori garrantzitsua da, ezin dogu ahaztu zein dan Bilboren usaina eta zaporea, azaldu dau. Kepa Junkerak berak esan dau, txikitatik interesa euki dauela ultramarinoen dendetako giroan, hango usainen nahasketea, dendari eta bezeroen patxadea, galtzen doa. Horregaitik, Ultramarinos La Merced-eko Bego proiektuaren amabitxi izentau dau.
Ultramarinos & Coloniales diskoko kanten zuzeneko aurkezpena zabala izango da. Gaur, hilak 21, Baionan joko dau lehenengo aldiz zuzenean, Musikaren Europar Egunaren harira eta Marokoko Tangerren be izango da laster. Udan, herrietako jaiak aprobetxauta, kontzertu ugari hitzartu ditu Kepa Junkerak, Barakaldon, Sestaon eta abar. Bilboko Aste Nagusian be joko dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!