Euskaltegi homologatuek aurtengo dirulaguntzen barririk ez daukiela salatu dabe

Dabi Piedra Robledo 2011-06-24 15:50   Euskerea berbagai

Euskaltegi pribaduetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilboko Kalderapeko gunean eta euren lana ganoraz egiteko eta zerbitzu egokia eskaintzeko zailtasunak daukiezala salatu dabe. Izan be, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak ez deutsie aurtengo dirulaguntzen zenbatekoa argitu, honezkero bagilean gagozan arren.

Euskaltegi pribaduetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilboko Kalderapeko gunean eta euren lana ganoraz egiteko eta zerbitzu egokia eskaintzeko zailtasunak daukiezala salatu dabe. Izan be, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak ez deutsie aurtengo dirulaguntzen zenbatekoa argitu, honezkero bagilean gagozan arren. Ganera, aurreko urteko laguntzinoa murriztu egin deutsiela-eta, euskaltegietako arduradunek salatu dabe, helduak euskalduntzeko prozesuan oztopoak jarten dabilzala erakunde publikoak. Holan, aurtengo kontuak argitzeko ez eze, datozan urteetarako plangintza zehatz, estrategiko eta egonkorra plazaratzeko eskatu deutsie Jaurlaritzeari, euskaltegien egoerea unean uneko testuinguruaren menpe egon ez daiten.

IKA euskaltegi sareko Jon Zabalak salatu dauenez, bagilean gagoz, urte erdian eta datorren ikasturtea preparetan eta oraindino ez dakigu zer jasoko dogun!. Euskaltegi homologatuen eraginkortasuna baliabideen menpe dagoala azpimarratu dau, ez da honelako egoeran gagozan lehenengo aldia. Ganera, Jon Zabalak azaldu dau, igazko dirulaguntzak % 3 murriztu zirala; esangura horretan, aurten espero dogu beste jatsierarik ez egotea, gurea sektorea estrategikoa dala uste dogu.

Izan be, euskaltegi homologatuetan 1.500 irakasle dabilz lanean eta urtero milaka ikasle igaroten dira bertatik. Azkenengo urteotan, 300.000 euskaldun barri egon dira, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzearen ikerketearen arabera eta laurena, gitxi gorabehera, euskaltegietatik urtendako hiztunak dira. Unescoren arabera, desagertuteko arriskuan dagozan hizkuntzen artean, euskerea da hiztun barriak irabazi dituan bakarra eta horretan geure erantzunkizuna daukagu eta errespetua zor jaku, azpimarratu dau Zabalak. Euskerea hizkuntza ofiziala dala eta helduei ezin jakela ikasteko eskubidea murriztu uste dabe euskaltegi homologatuetako arduradunek.

Herriari ezinbesteko ekarpena egiten deutsagu, baina gero, herritarrek euren poltsikotik ordaindu behar dabe, euskalduntzeari lagunduteko plangintza zehatz eta egonkorrik ez dagoalako, salatu dau Zabalak, noiz arte biziraun behar dogu militantismotik eta ikasleen patriketatik? Hezkuntza sistemearen pareko egitasmoa eskatu dabe euskaltegientzat be, ikastetxeek, krisian egon zein ez, erakundeen babesa daukie eta gaur egun, publiko zein pribaduak izan bermea eskaintzeko moduan dagoz. Irakaskuntzearen beste urrats bat da helduen euskalduntzea eta, horregaitik, arduratuta dagoz euskaltegi homologatuetan, ikastetxeetako baldintzakaz alderaketea eginda. Euskaltegi publiko eta pribaduen arteko aldea txikituteko deia egin dabe.

Badakigu krisian gagozala, baina gainbehera ekonomikoa amaitzen danean ze tratu jasoko dogun ez dakigu, azaldu dau Jon Zabalak, eta ganera, hezkuntza sistemearen zati dan sektore batek ez leuke gorabehera ekonomikoen edo unean uneko egoerearen menpe egon behar. Horri jarraituz, AEK-ko Mertxe Mujikak euskaltegi homologatuek Eusko Jaurlaritzeari egiten deutsien eskaria laburtuta azaldu dau: Hasteko eta behin, aurtengo dirulaguntzen zenbatekoa lehenbailehen argitu daiala eta ez daitela murrizketarik egon igazkoaren aldean; bestetik, unean uneko gorabeheretatik salbu itxiko gaituen plan orokorra diseinau daiala, gure egitasmoei egonkortasuna emoteko. Dana dala, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeagaz daukiezan hartu-emonak sakonagoak izan beharko litzatekezala nabarmendu dabe, gu berba egiteko prest gagoz, baina HABEren bidez egin behar da dana, horrek astun bihurtzen dau prozesua, Jon Zabalaren esanetan.

Honeek dira agerraldian parte hartu daben euskaltegi homologaduak: AEK, Batuz, Elkarlan, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa, IKA, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Bai&By eta Maizpide.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu