2025eko Euskera Saria jasoko dabe Agurtzane Bilbaok eta Aintzane Elorduik

Bizkaie! 2025-12-03 08:53   Euskerea berbagai

Euskerearen Eguna Mungiako Olalde Aretoan ospatuko da.

Mungiako Udalak herritar guztiak animetan ditu abenduaren 3an, arratsaldeko 19:00retan, Olalde Aretoan egingo dan Euskerearen Egunean parte hartu deien. Hitzorduak kultura, musika, umorea eta autortzea batuko ditu, identidade eta kohesino komunitarioaren sinbolo dan gure hizkuntzearen inguruan.

Ekitaldian XVIII. Lauaxeta Olerki Lehiaketako sariak emongo ditue, euskerazko sormena bultzatzen dauen literatur lehiaketea, hain zuzen be (I. saria: Liparra. Unean uneko, Ion Olano Carlosek idatzitakoa; eta II. saria: Liparra Maitane Arizti Ugartebururena).

Era berean, 2025eko Euskera Saria emongo jake Agurtzane Bilbaori eta Aintzane Elorduiri, euren ibilbidea eta hizkuntzearen sustapenari egindako ekarpena autortzeko.

Programea osatzeko, Bea Egizabal clownaren ikuskizuna, Miren eta Roberto Etxebarriaren musika-interpretazinoak eta Mungiako Udaleko Musika eta Jantza Eskolako ikasleen parte-hartzea izango dira.

Ospakizun honegaz, Mungiak euskereagaz eta tokiko kultureagaz dauen konpromisoa berresten dau, gure sustraiei balioa emoten deutsen eta hizkuntzearen etorkizuna zabaltzen dauen jai eta partaidetza topagunea eskainiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu