Euskal Herriko II. Hikadromoa egingo da Durangon

Bizkaie! 2025-11-28 08:47   Euskerea berbagai

Landako ikastetxean, abenduaren 6an.



ZirHika taldeak EHko II. Hikadromoa atondu dau Durangon, Landako ikastetxean, abenduaren 6an. Helburua: hika berba egitea eta ondo pasetea. Hika dakienek eta ikasi nahi dabenek, danak dagoz gonbidauta. Euskalkian zein batuan, bakotxak berean egiteko aukerea izango dau. Euskal Herriko hikazaleei parte hartzeko deia egin deutsee, batez be, gazteei. Igaz bezela, Hikadromoa Bagera euskera alkarteak gidatuko dau: laukoteak osotuta jardungo dabe hika, 15 minuturo taldez eta gaiz aldatuz.

Igaz 75 lagun batu ziran eta oso giro polita sortu zan; aurtengo erronkea 150 hikazale batzea da. Izena emoteko online formularioa prestau dabe. Telefonoz be egin daiteke: 943121775 / 652750947.

Hitzordua:

Abenduaren 6an, Durangoko Landako ikastetxean, azokako kale berean (Jangelan, epeletan).

  • 14:30-15:30 Pintxo-jana.
  • 15:30-17:00 Hikadromoa.
  • 17:00-17:30 Bertso-saioa: Amaia Agirre eta Andoni Egaña.

Mintzodromoa izeneko gune barrian izango da hikadromoa eta Taupak Mintzodromoa atonduko dau bertan, domekan. Durangoko azokan hitanoagaz lotutako materiala eskuratzeko aukerea be egongo
da, Badihardugu-Ahotsak.eus standean, Artekale 62an, ZirHikak bere lekutxoa izango baitau.

ZirHika taldea Euskal Herriko hainbat lekutako hika eragileek osotzen dabe; 2023ko zemendian Oñatin egindako EHko I. Hika Topaketatik sortu eta EHko I. Hikadromoa izan zan ZirHikak atondutako lehen jarduerea, igaz. Euskaraldia Hika be ipini eban martxan, Taupagaz batera, 2025eko maiatzean, eta oraintsu Markina-Xemeinen izandako EHko II. Hika Topaketea be bideratu dau.

Hikadromoak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu