Gaur-gaurko gaiak ardatz hartuta, Udako Ikastaroak antolatu ditu EHUk

Dabi Piedra Robledo 2015-03-27 13:48   jardunaldiak

Bagilean hasi eta irailera arte, 124 jarduera eskainiko ditu aurten unibersidade publikoak. Dagoeneko, 34. ekitaldira heldu dira udako ikastaroak eta, urtero legez, gaurkotasuneko gaiak izango dira ardatz. Disziplina guztietako ikastaro, topaketa eta tailerrak eratu ditue eta, eleaniztasunaren bidean, ingelesezko eta euskerazko eskaintzea indartu dabe, gaztelaniazkoaren alboan. On-line kurtsoak be sendotu nahi ditue.

Bagilean hasi eta irailera arte, 124 jarduera eskainiko ditu aurten unibersidade publikoak. Dagoeneko, 34. ekitaldira heldu dira udako ikastaroak eta, urtero legez, gaurkotasuneko gaiak izango dira ardatz. Disziplina guztietako ikastaro, topaketa eta tailerrak eratu ditue eta, eleaniztasunaren bidean, ingelesezko eta euskerazko eskaintzea indartu dabe, gaztelaniazkoaren alboan. On-line kurtsoak be sendotu nahi ditue.

EHUren Udako Ikastaroek zuzendaritza talde barria daukie aurten; Carmen Agoues zuzendari barriak azaldu dau, ilusinoz helduko deutsala erronkeari, orain arte gure aurrekoek egindako lan bikaina indartzea da gure asmoa. Holan, aurreko urteetakoaren antzeko aurrekontua izango dabe kurtsoek eta igazko 9.000 partaideen markatik hur ibili nahi dabe. Kalidadezko jarduerak antolatu doguz, gaurko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, azpimarratu dau Agouesek. BBVA Fundazinoko ordezkari Vicente Gutierrezek ganeratu dauenez, gaurkotasun handiko gaietan arretea ipinita, ezagutzea eta sorkuntzea bultzatu nahi doguz.

Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak azaldu dau, aurten 124 jarduera antolatu dituela. Ohiko moduan, Donostiako Miramar jauregian izango dira gehienak, baina Euskal Autonomia Erkidegoko ganerako eskualdeetara be zabaldu nahi izan dabe eskaintzea, Araba eta Bizkaiko errektoreordetzen babesari esker. Holan, Bilbon 14 ikastaro egongo dira eta Gasteizen, bost. Getxon, Bermeon, Areatzan, Irunen, Tolosan eta Guardian be antolatu ditue ekintzak. On-line eskaintzea ahaztu barik, zazpi ikastaro internet bidez izango dira eta. Aurtengo eta datozan urteetarako, lau ardatz ezarri ditu Goirizelaiak: Nazinoartekotzea, euskerazko eskaintzea indartzea, on-line jarduerea bultzatzea eta Bizkaiko eta Arabako kanpusetan sarriago jardutea.

Euskerazko eskaintzeak aurreko urteen parean segiduko dau. 21 ikastaro eta tailer izango dira euskeraz. Ingelesezkoak, 17 izango dira. Gaiei jagokenez, jakintzearen alor gehienetako ikastaroak dagoz egitarauan. Gaur eguneko gizartean agertu diran erronka barriei begiratuko deutsela ziurtau dau Carmen Agouesek. Esate baterako, WhatsApparen aroko hezkuntza eredua, Estadu Islamikoaren agerpena eta Konstituzinoaren aldaketak. Euskerazko jardueren artean, Agouesek Mintzolagaz eta Bertsozale Alkarteagaz batera abian ipinitakoa nabarmendu dau, Bertsoa Unibersidadean izeneko zikloa: Bertsolaritzeagaz lotutako ikerkuntzea aztertu nahi dogu horren bidez, zehaztu dau Agouesek. Ziklo hori bost urtez martxan eukiteko hitzarmena eginda dago eta aurten ikastaro bi egingo ditue.

EHUren Udako Ikastaroen 34. ekitaldian, aditu ezagunak izango dira ikastaro eta tailerrak gidatzen. Tartean dagoz Luisa Etxenike, Francisco Etxeberria, Mariasun Landa eta Andoni Egaña, besteak beste. Matrikula epea, maiatzaren 4tik 31ra bitartekoa izango da eta hori baino beranduago izena emoteko modua be badago, baina gehiago ordainduta. Bekaren bat eskatu nahi dauenak, apirilaren 24ra arte egin leike eskabidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu