V. BilbaoYouWeek streaming bidez egingo da bagilaren 18an
2020-06-18 08:18 jardunaldiakBilbao Gazteren Youtube kanalean jarraitu ahal izango da zuzenean.
#BilbaoYouWeek martiaren 12an, 13an eta 14an egitekoa zan, baina COVID-19aren osasun-krisiagaitik atzeratu eben. 14 urtetik gorako gazteentzako aisialdi eta kultura alternatiboaren udal programea da, youtuberrak eta Youtubeko edukien jarraitzaileek sormena, esperientziak eta ardurak konpartiduteko.
Programan alkarrizketak, bakarrizketa bat eta Beatbox-eko erakusketa bat izango dira. Jarraitzaileek galderak zuzenean egiteko aukerea izango dabe.
Bilboko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Bilborocken bagilerako, garagarrilerako, abuzturako eta irailerako, gazteak protagonista dirala eta eurentzat. Udalagaz modu koordinatuan egindako #BilbaoUda2020 ekimenaren barruko jarduerak dira, uda honetan urian kiroletako, kulturako eta musikako jarduerak izan deiezan.
Bilboko Udalaren Bilborock aretoan #BilbaoYouWeek programearen bosgarren edizinoa egingo da gaur, eguena, bagilaren 18an, 18:00etatik 20:30ak arte. Ekitaldia ateak zarratuta egingo da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Bilbao Gazteren Youtubeko kanalean.
Egitaraua
Alba Vidal-ek (Koala Rabioso) eta Iban Garciak aurtengo edizinoa aurkeztuko dabe eta online dagoan ikusleak sare sozialetan #BYW2020 etiketea erabilteko animauko ditue.
Lehen atalaren protagonistak emakume gamer bi izango dira, jarraitzaile ugari dituenak: Natzuki Sel (1,27 m) eta Hurona Rolera (3 m); bideojokoak, teknikak eta gai interesgarriak jorratuko ditue. Aldez aurretik grabautako bideo-joko partida bat partekatuko da.
Gero, bakarrizketea izango da Tigrillogaz. Daniel Valero kazetaria da eta sare sozialetarako edukiak sortzen ditu 7 urte baino gehiagotik hona eta lanean ibili da Fama a Bailar eta Operación Triunfo lako saioetan. Uda honetan bere lehenengo liburua argitaratu dau LGTB para principiantes; bigarren argitalpena plazaratu eta Latinoamerikan be argitaratu barri da.
Bakarrizketearen ondoren, Twin Melody taldeko kideak alkarrizketatuko ditue eta jarraitzaileek aurrez bialdutako galderak helarazoko jakez. Paula eta Aitana Etxeberria biki euskaldunak dira sare sozialetan nagusi diran euskal bikiak: 12.500.000 lagunetik gorako komunidadea osotzen dabe eta oraintsu 10.000.000 jarraitzaile lortu ditue Tik Tok aplikazinoan.
Galearen amaieran Beatbox lagin bat egongo da, Minimi bertoko artistearen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!