III. LEB sustraitzen doa Elizondon, lurraldearen, arte eszenikoen eta gizarte-eremuaren aldeko jarrereari eutsiz
2026-10-21 08:29 jardunaldiakPublikoak harrera ona egin deutso sorkuntza kolektiboak eta euskerea ardatz izan dituan jaialdiari.
Urriaren 16tik 18ra Elizondon izandako Leb Intensif jaialdiak pausu erabagigarria emon dau Baztango herritarrakaz sustraitzeko eta hartu-emonak estutzeko jarrereari. Herritarrek harrera ona egin deutse jaialdiari, proponidutako jardueretara joanez eta horreetan parte hartuz.
Sorkuntza kolektiboak, obra parte-hartzaileak, profesional entzutetsuakaz egindako foroak eta bestelakoek interés handia eragin dabe. LEB jaialdiaren benetako erronkea, hain zuzen be, herritarrak mobilizetea eta eguraldi txarra gorabehera programazino osoa aurrera ataratea izan da.
Domekan, jente asko hurbildu zan eta, batez be, Txokoto zubian egindako jaialdiaren amaiera-ekitaldira: Rakel Camacho Albaceteko sortzaileak kutsu mitologiko handiko pieza bat zuzendu eban, lamina batzuk ibaitik azaleratu baitziran, Elizondoko abesbatzak eta bandeak eta Iruritako jantzariakaz batera. Danetara, 60 boluntario baino gehiagok parte hartu eben ikuskizunean, eta jentetzea batu zan jaialdiari amaierea emoteko.
Jaialdiko zuzendari Asier Anduezak adierazo dauenez, jaialdiak oso sensazino onak itxi ditu herritarren artean, baita profesionalen, konpainien eta hizlarien artean be. Eta, duda barik, momentu magikoa bizi izan genduan: boluntarioek, tartean Benito Menni ospitale-zentroko egoiliarrek, protagonizautako ikuskizuna, Lucía Mirandak zuzendutakoa. Emonaldiak eragin handia izan eban bertaratutakoaka. Lurraldea, arte eszenikoen sektorea eta gizarte-eremua: hirukote hori da gure helburu nagusia, eta erantzun bikaina jaso dogu. Eskerrak emotea besterik ez jaku geratzen, eta datorren urteko edizinoa atontz<en hasi garela agintzea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
