IV. Dantza Bertikala, irailaren 17, 18, 19 eta 20an
2026-09-08 11:44 jardunaldiakBilbon, Errekaldeko El Fango Kiroldegian, La Glo Dantza Zirkoak antonduta.
Bilbo, Errekaldeko El Fango Kiroldegia, tailer, mahai-inguru, ponentzia, jam session, berbaldi eta bideo sorkuntzarako espazio bihurtuko da. Europa osotik etorritako jantzari eta koreografoak batuko dira, Topaketearen nazinoarteko izaera inoiz baino nabarmenago dan honetan, California, Portugal eta Kataluniatik etorritako irakasleakaz, besteak beste.
Laugarren urtea da La Glo Dantza Zirkoa konpainiak Dantza Bertikalaren Topaketea atontzen dauena, Bilboko Udalaren leguntzeagaz, izan be, IV. Topaketa hau, Bilboko Zirkualde programazinoaren barruan dago.
Gloria Peón-ek, antzerki munduan ezagunagoa La Glo moduan, La Glo Dantza Zirkoa konpainia sortu eban 2006an, Euskal Herriko Jantza Bertikaleko lehen konpainietako bat. Eta, aurten, 20 urte beteten dira zirkoa eta jantza bertikala buztartzen dituan konpainia sortu zala. Zirkoa lehenengo eta aurrerago hurbildu zan La Glo jantza bertikalaren mundura, 'modu naturalean' dino berak baina modu erabat barritzailean garai horreetan.
Bestetik, Dantzaka Zirko Ezpazioa be sortu dau, jantza bertikalean edota zirko munduan sartu gura daben sortzaileak entrenetako. La Glok oso nabarmen aldarrikatzen dauen beste arlo bat da, pedagogiarena. Kontua da ze Dantzaka Zirko Espazioa Bilbon dago (Pintores Arrue 16 kalea, Ibarrekolandan).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
