Zeanurin ermitarik ermita, XXXV. Mendi Martxan
2024-09-02 11:05 jardunaldiakIrailaren 7an izango da, Joko Alai Alkarteak atonduta.
Irailaren 7an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurton, XXXV. urtea beteko dau klasiko bihurtu dan oinezko martxeak, pandemian garaian izan ezik, Joko Alai Alkarteko mendi sailak atondutako urteroko hitzordua.
Helburuak hasierakoak dira: zapatu goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez igarotea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko inguru zabalak eta ermiten ondarea ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri horretan sakabanaturik dagozan ermita edota baseleizak, guztira hogei dira.
Izena emotea goizeko 06:45etik aurrera edegita egongo da herriko plazan eta urtekerea 07:30ean izango da; ibilbide osoa egiten dabenek 37 bat kilometro beteko ditue. Plazan hasi eta San Isidro ondotik igaroko dira parte-hartzaileak eta hogei ermita edota baseleizen ondotik pasauko dira. Umeek edota maila fisikoan prest ez dagozenak beste ibilbide biren artean aukeratu ahal izango dabe: bata, ibilbide ertaina, 28 kilometrokoa eta bestea, laburra, 15 kilometrokoa.
Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeaz gan, sasoi honetan natureak adierazoten dauan koloreen sinfoniaz disfrutetako aukerea ezin hobea eskainiko deutse Zeanuriko Ermiten XXXIV. Mendiko Martxeak.
Ibilbideari buruzko zehetasunak
- Izena emotea irailak 2a baino lehen, dirua sartuz ondoko kontuan: 2095 0335 29 3830586275, Nagusiak 9 € eta 14 urtetik beherakoak, 5 €); edo, 06:45etik aurrera, herriko plazan.
- Urteerea: 07:30ean, herriko plazan.
- Ibilbide luzea: 37 kilometro inguru.
- Ibilbide ertaina: 28 kilometro inguru.
- Ibilbide laburra: 15 kilometro inguru.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!