Badator Zeanuriko Ermiten XXXVI. Mendiko Martxea
2025-08-28 10:49 jardunaldiakIrailaren 6an, zapatuan.
Irailaren 6an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurton, XXXVI. urtea beteko dau klasiko bihurtu dan oinezko martxeak, pandemian garaian izan ezik, Joko Alai Alkarteko mendi sailak atondutako urteroko hitzordua.
Helburuak hasierakoak dira: zapatu goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez igarotea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko inguru zabalak eta ermiten ondarea ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri horretan sakabanaturik dagozan ermita edota baseleizak, guztira hogei dira.
Izena emotea goizeko 7:00etatik aurrera edegita egongo da herriko plazan eta urtekerea 07:30ean izango da; ibilbide osoa egiten dabenek 35 bat kilometro beteko ditue. Plazan hasi eta San Isidro ondotik igaroko dira parte-hartzaileak eta hogei ermita edota baseleizen ondotik pasauko dira. Umeek edota maila fisikoan prest ez dagozenak beste ibilbide biren artean aukeratu ahal izango dabe: bata, ibilbide ertaina, 23 kilometrokoa eta bestea, laburra, 13 kilometrokoa.
Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeaz gan, sasoi honetan natureak adierazoten dauan koloreen sinfoniaz disfrutetako aukerea ezin hobea eskainiko deutse Zeanuriko Ermiten XXXVI. Mendiko Martxeak.
Ibilbideari buruzko zehetasunak
- Izena emotea: 7:00etatik aurrea herriko plazan (Nagusiak 10 € eta 14 urtetik beherakoak, 6 €).
- Urteerea: 07:30ean, herriko plazan.
- Ibilbide luzea: 35 kilometro inguru.
- Ibilbide ertaina: 23 kilometro inguru.
- Ibilbide laburra: 13 kilometro inguru.
- Jan-edana: hiru tokitan banatuko da: Altzuan, Ipiñaburun eta San Blasen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!