X. La Encartada Moda, bagilaren 8an, Balmasedan
2024-06-07 10:53 jardunaldiakBihar-etzirako ehunak erdigunean jarriz Inteligentzia Artifiziala eta tradizinoa izango dira nagusi.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Sinpatron eta Basque Biodesign Centerren eskutik, Bioteknologia modan, 3D moda jasangarria, ehun adimendunak, ehun jasangarriak izango dira nagusi egun osoan zehar egingo diran masterclass, mahai-inguru, instalazino, showroom eta desfileetan, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauen ehun urtetik gorako eta Europan ondoen konserbau dan Balmasedako ehun-fabrikan. Adimen artifiziala eta biofabrikazino-teknikak erabiliz ekitaldirako berariaz diseinautako goi-mailako joskintzako soinekoa aurkeztuko da. La Encartada Fabrika-Museoan Guillermo Décimo, David Moss, Therapy Recicle and Exorcise eta Natacha Marro lako profesionalen jantziak desfilean erakutsiko dira Sinpatron jantziakaz alkarlanean. Atzera begirako bildumea aurkeztuko dau Sinpatronek hogei urte beteten dituen honetan, Ángel Amor, Ganboa, MaldeOjo, Ane Taki-tto, Zaloa Ferre, Valeria Irisarri, Navaja Studio, MEZ eta Elysea Studioren osogarriakaz batera egingo dau. Showroom atalean, Ana Virto, Ane Takitto, Eva Burton, Kiribiltxo, Otrora, Puntada Bas-tarda, Rodillo eta Sara Ortuzarren sorkuntzak erosi ahal izango dira. Gainera, aldez aurretik erreserbea eginda, lantegia ezagutzeko aukerea izango da, egunean zehar atonduko diran bisita gidatuetan. Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean konsultau daiteke eta ekitaldira joateko aldez aurretik izena emon behar da. Jarduera guztiak doban dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik La Enkartada Modara joateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak La Encartada Moda 2024ren programazinoa aurkeztu dau. Aurten egun bakarrean egingo da, bagilaren 8an eta modeagaz lotutako jarduera ugari izango dira. Foru Erakundeak bultzatutako moda ekitaldi honek, Alberto Sinpatronen koordinazinoagaz eta Basque Biodesign Center-ren laguntzeagaz, hamargarren edizinoa izango da, diseinuko 14 profesionalen lanak erakutsiz eta etorkizuneko ehunak ardatz hartuta.
Leixuri Arrizabalagak, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Alberto Sinpatronegaz eta Basque Biodesign Center-eko Olga Iradierregaz batera, aurtengo edizinoaren xehetasunak azaldu ditu. Arrizabalagak aurtengo edizinoaren gakoen barri emon dau: La Encartada Moda modako barrikuntzarako erakusleiho bat izateaz gan, aukera ederra da publiko eta belaunaldi askotakoek ondarearen altxor hau, La Encartada Fabrika-Museoa, ezagutu deien, gure ehungintzearen historia aberatsari balioa emoteko eta beste era batera erakusteko modu bat da. Horretarako, bisita gidatuak be egingo dira fabrikara.
Etorkizuneko ehunak dira Encartada Modaren ardatza eta jardunaldi horretan Masterclass interesgarria izango da: zelan erabili teknologia moda jasangarri baterako tresna legez? izenburupean. Bertaratzen diranek Batoul Al-Rashdanen ikuspegia ezagutu ahal izango dabe, ibilbide profesional ezaguna dauen diseinatzaile jordaniarra, Billboard Women in Music Shoot-erako argazki-saioan Kylie Minogue jantzi eban soinekoaren egilea da Rashdan. Rashdanek biodiseinua eta 3D moda jasangarria buztartzen ditu. Ikuspegi barritzailean, 3D inprimaketa, biodiseinua eta arkitektura eroangarria sartzen dira, material jasangarriakaz, baita elikagaien hondakinak birzikletea be. Hainbat herrialde eta hedabidetan erakutsi dau bere lana, besteak veste, Munduko Ekonomia Foroan eta Forbesen. Encartada Fabrika-Museoan manikien instalazino bat be izango du, Batoul Al-Rashdanen sorkuntzak erakutsiko dituana. Tony Ward Couturegaz lankidetzan egindako lan hau landare-jatorriko material biodegradagarrien erabilera barritzaileagaitik nabarmentzen da. New Yorketik heldu barria da eta uri horretan egindako Met Galan bere modeloetako batzuk aurkeztu zituen.
Gainera Museoan ikusgai egongo diran beste pieza batzuk Lewin Lerbours-en Vorágine bildumako manikien instalazinoa, Cova Orgaz-en kartoizko eskulturen instalazinoa eta Kokokoro Índigo Culture-ren kimono tindatua dira. Gainera, Gabriel Asianek, Instituto Europeo di Designeko hirugarren mailako ikasleak, biomaterialakaz egindako ehun-instalazino bat aurkeztuko dau.
Beste alde batetik, Encartada Modan goi mailako joskintzako soineko bat aurkeztuko da, adimen artifiziala eta biofabrikazino teknikak erabiliz. Pieza honek modearen mugak aztertzen ditu metodo iraultzaileak erabiliz. Emoitzea goi-mailako joskintzearen dotoretasuna irudikatzen dauen jantzi bat izango da, abangoardiako material biologikoak aplikauta. Modearen industriaren barruan biofabrikazinoak dauen potentzial eraldatzailean aurrerapen esanguratsua adierazoten dauen jantzia, etorkizun etiko eta iraunkorrago baterantz mugarri bat ezarriz.
La Encartada Moda 2024k Etorkizuneko ehunak, Bioteknologia modan ekimenari eutsiz, Maria Mallo doktorea eta Edurne Santamaria Raya Bivac Sport Mountain-en sortzailea eta CEOa Balmasedan izango dira.
La Encartada Moda Metroan
La Encartada Modaren inguruko erakusketea Bilboko Metroko Moyua geltokirako sarbidean dago ikusgai, ekitaldi honen azken edizinoetan egindako desfileetan hartutako hamaika argazki, hain zuzen be. La Encartada Fabrika-Museoaren, XXI. mendeko museo bihurtutako XIX. mendeko fabrikearen, edertasuna eta ondare-aberastasuna ikusarazoteko aukerea emoten dauen erakusketea bagilaren 16ra arte egongo da ikusgai.
Kontuak kontu, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauen La Encartada Fabrika-Museoak orain 100 urte baino gehiago sortu zan eta orduko ia egoera berean dagoan fabrika zahar batera sartzeko aukerea eskaintzen dau. 1.892ko fabrika zahar hau inguru zoragarrian, Enkarterrin, Cadagua ibaiaren ertzean, hain zuzen. Fabrikea 100 urtez egon zan aktibo eta artilea lantzen eta bere produktu nagusia, txapelak ez eze, mantak, oihalak, eskularruak, matazak eta harilkak be egiten jardun eban. Bere eraikinak, espazioak eta giroak ez dira birsortze hutsa; jatorrizko eraikinak, espazioak eta giroak dira. Bere makineriaren eta bere hornidura mekaniko guztiaren ondorioz La Encartada ehungintzako bilduma teknologikorik onena eta osatuena da Europa osoan, eta, beharbada, munduan. Leku berean dago, fisonomia bera du, makina eta talentu berberekin; ez dago ehun urteko beste industria-multzorik honen moduko kontserbazio- eta osotasun-maila duenik.
La Encartada Modara hurbiltzen direnak fabrika ezagutzeko aukera izango dute, egunean zehar antolatuko diren bisita gidatuetan. Bisita horiek aldez aurretik erreserbau beharko dira hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!