Karmelak ibilbide barriari ekin deutso
2020-01-29 08:45 jardunaldiakSantutxu auzoan sorkuntza-lan kritikoa sustatzea da asmoa.
Karmelak, artista eta sortzaileak babesteko, egoitza artistikoen programea hasiko dau 2020ko zezeiletik aurrera. Programa hau tarteko dala Karmelako Sorkuntza Tailerra lagatuko deutsegu sortzaile biri, 24 hilebeteko egonaldirako. Aurkezteko deialdia 2020ko zezeilaren 10era arte egongo da zabalik.
Helburua
Topaketa eta alkarlan-gune izan nahi dau herri mobimentuen, proiektu artistikoen eta horreen sortzaileen artean. Sorkuntzeari edegi gura deutsagu Karmela saretze prozesuak martxan jarteko. Beraz, egoitza artistikoen programa honek helburu bikotxa dauka: sorkuntza artistiko kritikoari lekua egitea; eta aliantzak eregitea sortzaile eta herri mobimentuen artean.
Zer eskaintzen da
Espazio okupatu eta autogestionatua izanik, espazioaren erabilerea eskaintzen da. Gela bat norberarena. Gela hori Sorkuntza Tailerra da.
- 30 bat m2 ditu Sorkuntza Tailerrak egoiliar bien artean alkarbanatzeko, eraikuntzearen txokoa hartzen daben leiho zabal bi, lan-mahaia eta jesarlekua, eta materiala gordeteko apalak.
- Artista egoiliarrak Karmelarako eta Sorkuntza Tailerrerako sarbide librea izango dau haren proiektu artistikoa jorratzeko goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara.
- Sarbide horrek wifia, argindarra eta bainugelea erabiltea ahalbidetzen dau Tailerrean bertan.
- Karmelako ganerako espazioak be erabili ahalko ditu egoiliarrak (zinemea eta jantokia kasu).
- Proiektua atontzeko bidelagun kontzeptual eta materialerako, eta proiektuaren zabalkuntzarako laguntzinoa jasoko dau Karmelako lantalde ezbardinetatik.
Norentzat
Deialdia proiektu artistiko batean dabizen norbanakoei dago bideratuta. Proiektu artistiko hori edozein fasetan egon daiteke eta edozein diziplinakoa izan. Hautagaiak herri mobimentuen parte izan edo aldeko sensibilidadea erakutsi behar dau eta Karmelaren parte izateko pasinoa erakutsi, behintzan datozen bi urteetarako. Horrezaz gan, egoiliarrak euskeraz jakitea hobetsiko da edo behintzat euskeraz jazoten diran hartu-emonetan traba ez izatea. Edonongo eta edonolako egoiliarrak aurkeztu daitekez.
Aurkeztu beharrekoa
2020ko zezeilaren 10a baino lehen, bialdu kudeaketa@karmela.eus helbidera Egoitza artistikoen programea 2020-2022 idatzita gaiean:
1. Hartu-emonetarako datu personalak, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
2. Hautagaiaren ibilbidea eta biografia laburra azalduko dauen testua, herri mobimentuakanako loturea edota aldeko sensibilidadea argi itxiko dauena (gehienez 500 berba).
3. Lantzen dagoan edo landu gura dauen proiektu artistikoaren azalpena, helburuak eta motibazinoak argi adierazota (gehienez 500 berba).
4. Proiektua zelan egingo dan azaltzeko testua (gehienez 500 berba).
5. Egoitzeak irauten dituan 24 hilebeteetan zehar egingo dan lanaren egutegia.
Aukeraketa prozesua
Hautagaiak eta proiektuak Karmelako asanbladatan balorauko dira, hurrengo erispideen arabera:
- Proiektu artistikoaren izakera kritikoa eta jarrera eraldatzailea.
- Herri mobimentuakanako loturea edota aldeko sensibilidadea.
- Proiektuaren egingarritasuna Karmelan eta karmelako azpiegiturakaz.
Parte hartzeko baldintzak
Hautatutako egoiliarrak hurrengo baldintzetan egingo dau lan Karmelan:
- Sortutako materialeak ez dau jaubetza eskubiderik izango; sortzailetza Creative Commons lizentzia edo antzekoren bat erabiliz sortuko da.
- Egoiliarrak lan-espazioak eta karmelako azpiegiturea jagon eta erabilera egokia emongo deutse.
- Egoitza-aldia amaituta, egoiliarrak hasierako egoeran itxiko dau espazioa.
Egoiliarrak izango dau material propioa jagoteko ardurea
- Egoitza argitalpen eta produkzino lan bati lotuta egon ezkero Karmela aitatu egin beharko da kredituetan.
- Egoiliarrak egoitza-aldian justifikatu gabe etortzeari utziko balio, Karmela eta egoiliarraren arteko elkarlana bertan behera gelditzea ekar dezake.
Azken buruan, hartu eta emanean eraikitzen da Karmelaren komunitatea, eta egoiliarra Karmelaren parte izango denez hurrengo itzulera egingo dio espazioari:
- Itzulera bi egingo dizkio egoiliarrak Karmelari bertako asanbladekin zehaztuko direnak.
- Nahi izanez gero eta hala adostuta, Karmelaren egitarauaren parte egin daitezke egonaldian sortutako ekintzak.
- Egonaldiaren amaieran proiektua aurkeztu egingo dau egoiliarrak Karmelan.
- Egonaldiaren amaieran memoria labur bat aurkeztuko deutso egoiliarrak Karmelari.
Deialdira aurkezteak esan nahi dau hautagaiak baldintzak eta itzulera-lana beteteko konpromisoa hartzen dauela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!