XI. Zirkualde Errekalde auzoan izango da

Bizkaie! 2020-09-11 10:52   jardunaldiak

Irailaren 15ean eta 16an.

#BilbaoUda2020ren barruan, lau ikuskizun eskainiko ditue Malas Compañías, Circo Deriva, Edu Manazas eta Berdinki Zirkoa konpainiek; horreek guztiek Errekaldeko Plazan egingo ditue euren ikuskizunak.

Egun bi horreetan, arratsaldeko 18:00etan eta 19:30ean izango dira ikuskizunak. Sartzea librea izango da ikuskizun guztietan, leku guztiak bete arte.

Bilboko Udalak kulturaz eta aisiaz bete dau uria eta 150 jarduera baino gehiago egin ditu uda honetan.

#BilbaoUda2020 #Bilbao Aurrera Udal Planaren barruan dator eta helburu nagusia da COVID-19aren ondorioak arintzea, egoereak gehien kaltetu dituan lanbide-sektoreetan.


Programazinoa

Ikuskizun guztiak Errekalde plazan izango dira.

- Martitzena, irailak 15, 18:00etan:

Malas Compañias konpainiak Prozak lana aurkeztuko dau. Lan honetan, artistek egoera zentzubakoen unibersoan sartzen ditue ikusleak, bape konbentzionala ez dan familia baten bidez, alde gizatiarrena barrez eta emozinoz lotuz.

- Martitzena, irailak 15, 19:30ean:

Circo Deriva taldeak Ya es tiempo de hablar del amor aurkeztuko dau, jazoera errealetan oinarritu baina fikzinoz betetako istorioa. Berrogeitaka urteko lau gizonezkok euren gorputzen iraungipen garaitik oso hur ikusten dabenak euren burua. Umorearen, musikearen, malabarren, akrobazien eta gainezka egiten dauen zirku-poetika baten bidez, ikuskizun barre-eragilea eta hunkigarria sortzea lortuko dabe.

- Eguaztena, irailak 16, 18:00etan:

EDU Manazas-ek, Fuera de stock ikuskizuna eskainiko dau, amesei, itxaropenei, ilusinoei, biziteari zein olgetea ardatz dituana. Ikusleei hausnarketa hau eragin nahi deutse: biziteko lan egin ala lan egiteko bizi? Lana, personak eta euren arteko hartu-emonen gaineko ikuskizuna.

- Eguaztena, irailak 16, 19:30ean:

Zirkualden programautako lau proposamenetatik azkena Berdinki Zirkoaren eskutik dator. Zirku konpainia honek lengoaia unibersal, poetiko eta dibertigarriko Mikra ikuskizun familiarra dakar Errekalde plazara. Bertan, protagonistak hainbat emozino bizi ditu, eta umorea erabiliz olgetan ibiliko da, beti txoritxu bat lagun dauela, bidelagun banaezina baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu