Euskal kulturea ardatz, Jalgi topaketea antolatu dabe Aiaraldean

Bizkaie! 2016-05-05 12:16   jardunaldiak

Maiatzaren 23tik 29ra bitartean, euskal kulturgintzako eragile ugari batuko ditu Jalgik Aiaraldean. Mahai-inguru eta gogoeten bidez, euskal sorkuntza kulturalaren komunikazinoa eta transmisinoa aztertuko ditue. Ganera, kontzertuak, filmak, antzezlanak eta abar egongo dira. Topaketearen lehenengo aldia izango da honako hau.

Maiatzaren 23tik 29ra bitartean, euskal kulturgintzako eragile ugari batuko ditu Jalgik Aiaraldean. Mahai-inguru eta gogoeten bidez, euskal sorkuntza kulturalaren komunikazinoa eta transmisinoa aztertuko ditue. Ganera, kontzertuak, filmak, antzezlanak eta abar egongo dira. Topaketearen lehenengo aldia izango da honako hau.

Jalgi Plaza Ibiltaria antolatzen alkarte eta eragile ugari dabilz: Topagunea, Bertsozale Alkartea, EHAZE, Aiaraldea Komunikazino Leihoa, Ahotsenea, Jakin, Hik Hasi eta Sortzen Ikasbatuaz. Arabako Aiaraldea eskualdean erakundeen eta herritarren babes zabala batu dau Jalgik.

Egitarauaren zati nagusia, maiatzaren 26ko eta 27ko jardunaldiak izango dira. Amurrion egingo ditue. Ponentziak aurkeztuko dira eta mahai-iguruetan parte hartuko dabe euskal kulturgintzako persona ezagunek.

Maiatzaren 26an, mahai-ingurua euskal sorkuntzearen komunikazinoaren ingurukoa izango da eta hedabideetako kide ugarik parte hartuko dabe: Gorka Bereziartuak, Ane Zabalak, Iñaki Uriak, Manex Agirrek... Ondoren, beste solasaldi bat egongo da, Estitxu Garai, Lander Garro, Gaizka Aranguren, Josu Amezaga eta Leire Palacios berbalagun dirala.

Hilaren 27ko jardunaldia, ostera, transmisinoaren ingurukoa izango da. Mahai-inguruan parte hartuko dabe Bertsozale Alkarteko, UEMAko, AEK-ko, EHAZEko, EHUko, HUHEZIko, Ikastolen Alkarteko eta Taupakako ordezkariek. Andoni Tolosa Morau, Oier Araolaza, Lorea Agirre, Oihane Perea eta Idurre Alonso mahaiaren bueltan berbetan ipiniko ditue gero.

Jardunaldiez gan, eskaintza kultural oparoa dakar Jalgik Aiaraldera, hilaren 23tik 29ra. 70 ekitaldi inguru izango dira. Esate baterako, kontzertu ugari egongo dira: Joseba Tapia, Ruper Ordorika, Gorka Urbizu, Anari... antzezlanei jagokenez, Hika, Anodino eta Metrokoadroka konpainiak izango dira Aiaraldean, baita Pablo Ibarluzea be.

Egitaraua biribiltzeko, bertsolariek, jantzeak, lteratureak eta abarrek be lekua izango dabe Jalgin. Egitarau kulturala Aiaraldeko bederatzi herrietara zabaldu nahi izan dabe.

Laudion egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez, Aiaraldea euskal kulturearen erdigune bihurtu nahi dabe. Euskerea eta euskal kulturea gordeteko orduan, transmisinoak daukan indarra azpimarratu dabe. Jalgiren bidez, euskal kultureari ikusgarritasuna emon nahi deutsiela dinoe.

Egitaraua, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu