Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria sortu dabe
2023-11-27 07:45 jardunaldiakEuskadiko Arkitektura Institutuak eta Bordeleko Arc en Rêve zentroak.
Urte birik behin egingo dan lehiaketeak Europako etxebizitza kolektiboaren arkitekturearen behatoki bihurtu nahi dau, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatuta. Deialdi bakotxeko lau kategorietako eraikin finalistak, publikoak zein pribatuak, erakunde sustatzaile bien egoitzetan, Donostian eta Bordelen, erakutsiko dan erakusketa kolektibo baten parte izango dira.
Aurkezpena Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan egin da.
Etxebizitza kolektiboa, Europan, etxeko eta komunidadeko kultura bat dakarren bizitegi-eredu bat da; ondasun horrek, aldi berean, kontinente osoaren nortasuna marketan dau. Era berean, gizarte eta kultura-elementu integratzailea da. Balioa emoteko, European Collective Housing Award, Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria, sortu da, Euskadiko Arkitektura Institutuaren eta Bordeleko Arc en Rêve arkitektura-zentroaren arteko lankidetzatik. Bizitegi-eraikinen sustapenak saritzea helburu dauena da.
Mugak/ Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Bienalaren barruan emon da ekimenaren barri. Aurora Fernández Per (A+T architecture publishers sortu eban kazetaria), Bernard Blanc (Mies van der Rohe saria eta Bordeleko Udal Konseiluko kidea) eta Carmen Imbernón (Europan Espainiako idazkari nagusia) dira Vittorio Magnago Lampugnani, Frankfurteko Arkitektura Museoko zuzendari ohia eta Zuricheko ETHko Historia eta Hiri Diseinuko katedradun ohiagaz batera, Sariaren Aholku Batzordea osotzen dabenak.
Etxebizitza kolektiboa begien bistakoa izan daiteke hemen, baina Europatik kanpo ez da hainbeste; espazio publikoarekin eta ondare historikoarekin batera, Europako hiri-nortasunaren hiru ezaugarri nagusietako bat da, hiria egiteko eta gizartea kohesionatzeko balio handiko modu bat adierazo dau Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak, Pedro Jaureguik. Sail horrek bultzatu dau sari barria.
Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria urte birik behin emongo da eta Europako etxebizitza mueta horren arkitekturearen behatoki bihurtu nahi dau. Etxebizitza eskuratzea behin betiko arazo ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen bidegurutzea bihurtu da, bai eta estaduen eta botere publikoen eraginkortasun handiago edo txikiagoaren kalidade-adierazle be. Egoera honetan, etxebizitza kolektiboa aldarrikatu behar da eta ekimen publikoko etxebizitza, kontzientzia soziala eta uri-oreka sozioekonomikoa eta ingurumenekoa batzen dituan Europako nortasun-ikur legez, adierazo dau Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendari José Ángel Medinak.
Bestalde, Fabrizio Gallanti Bordeleko Arc en Rêve arkitektura-zentroko zuzendariak adierazo dauenez, Europa balioan jarri beharreko etxebizitza kolektiboen tradizio luze batetik dator, izan be, hori da mistura eta gizarte-kohesinoa bermatzen dituan formula, bai eta lurzoruaren neurribako konsumoa eta familia bakarreko etxebizitzen produkzino neurribakoak sortzen duen ‘étalement urbain’-a ebitetan duen neurrizko uri-garapena be.
Holan, sari honen bidez, eregitako etxebizitza kolektiboen sustapenak saritu nahi dira, publikoak zein pribatuak, barritzaileak diranak eta uria egiten dauen eta ingurumenaren aldetik arduratsua dan soziabilidade barri baten balioak irudikatzen dituenak.
Promozino finalistak erakunde sustatzaile bien egoitzetan, Donostian eta Bordelen, erakutsiko dan erakusketa kolektibo baten parte izango dira. Oinarriak urtarrilaren 1ean argitarauko dira eta hil horren 15ean hasiko dira hautagaitzak onartzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!