Bilbon arteak kalera urtengo dau maiatzaren 15 eta 16an

Dabi Piedra Robledo 2015-05-13 15:42   kulturbiz

Kulturea eta artea jentearengana hurreratzea da Bilbao Art Districten helburua, azaldu dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, danok disfrutetako moduko asteburua izango da. Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordeak ganeratu dauenez, ekimen honen bidez, artea elitismotik ataraten da, herritar guztiei emoten jakelako parte hartzeko aukerea.

Bilbao Art District ekimenaren hirugarren edizinoa egingo dabe astegoienean uriburuko museo, arte galeria eta artistek. Artea kalera atarako dabe eta jarduera osogarri ugari antolatuko ditue, esate baterako bisitaldi gidatuak, berbaldiak eta tailerrak. Arte Eder, Guggenheim eta Itsas Museoa doban ikusi ahal izango dira. Bilbao Art Districteko bultzatzaileek dinoe, urterik urtera hazten doan hitzordua dala eta, aurten, aurreko edizinoetan baino ekintza gehiago egongo dirala.

Museoak eta arte galeriak dira Bilbao Art Districten arimea. Euren ekimenez sortu zan eta eurek egiten dabe ahaleginik handiena, artea kalera atara eta jente guztiak disfrutetako moduko jarduerak atontzeko. Aurten be, Bilboko arte galeria nagusiek bat egin dabe eta euren atea zabalduko deutsie nahi daben guztiei. Kisito Assangni, Ranieri, Carmen Bustamante, Ferreño, Marta Serna, Plademunt, Iñaki Garcia Erguin, Miguel Garai eta beste askoren obrak izango ditue galeriek ikusgai. Bien bitartean, Bilboko hiru museo handik sarrera librea izango dabe maiatzaren 15ean eta 16an. Guggenheim, Arte Ederren Museoa eta Itsasadarraren Itsas Museoa doban bisitau ahal izango dira. Ganera, ordutegia zabalduko dabe, nahi daben guztiak sartu daitezan. Kulturea eta artea jentearengana hurreratzea da Bilbao Art Districten helburua, azaldu dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, danok disfrutetako moduko asteburua izango da. Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordeak ganeratu dauenez, ekimen honen bidez, artea elitismotik ataraten da, herritar guztiei emoten jakelako parte hartzeko aukerea.

Museo eta arte galerietako erakusketetan ez eze, Bilbao Art Districtera hurreratzen diran herritarrek kalean be topauko dabe zer egin. Besteak beste, bisitaldi gidatuen egitaraua indartu da. Esate baterako, bisitaldietako baten, Bilboko bazterrak ezagutu ahal izango dira kalea zapaldu barik, berdegunetik berdegunera joanda. Proyecto Atlas, Carlos Baudilio eta Vicente Roscubasek euren proposamen abangoardistenak erakutsiko ditue. Josune Ariztondok aurreratu dauenez, Bilboko Zabalguneko ostalari eta merkatariek be protagonismo aktiboa izango dabe.

Euskal Herriko Unibersidadeak bete-betean parte hartuko dau Bilbao Art Districten. Holan, Arte Ederren fakultadeko ikasle batzuek interbentzinoak egingo ditue Bilboko kaleetan. Tailerrak, mahai-inguruak eta berbaldiak be antolatu ditu unibersidade publikoak. Era berean, Itsas Museoagaz alkarlanean, lehiaketa berezia eratu dabe. Museoak itsas garraiorako bost kontenedore laga deutsoz unibersidadeari eta bertako bost artistak euren erara margoztu eta dekorau ditue, interbentzino berezi baten. Garitaonaindia errektoreordeak esan dauenez, Art Districtek ezagutzearen transmisinoan lan egiten dau, hori oso balore inportantea da guretzat; ezagutzaz berba egitean, beti pentsetan dogu patente eta ikerlanetan, baina sormen artistikoaren bidez be, ezagutzea gizarteratzen da. Jon Ruigomez Itsas Museoko zuzendariak, bere aldetik, adierazo dau pozgarria dala eurek be Bilbao Art Districten programazinoan laguntzea: Bilboren sustraiak itsasoan dagoz eta hori erakusten ahaleginduko gara.

Bilbao Art Districtek uriburuko Zabalgunean dauka ardatza, bertan dagozalako galeria gehienak. Halandabe, auzoetan be antolatu ditue jarduerak. Alde batetik, Democracia Taldeak bere aldarrikapen artistikoa bost auzotara eroango dau, hau da, Santutxu, Errekalde, Otxarkoaga, Txurdinaga eta San Inaziora. Bestetik, San Frantzisko auzoan, Mariaren Bihotzaren plazan, Grip Face artisteak interbentzino bat egingo dau. Josune Ariztondo diputaduak nabarmendu dauenez, Art District finkatzen hasi dan ekimena da, urterik urtera gero eta egitarau zabalagoa dauka. Arteaz kalean disfrutetako eta artistakaz berba egin ahal izateko aukerea izango dala dino, arteen eta sormenaren asteburua izango da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu