Poztasuna eta haserrea, biak ekarri ditu Alex Txikonek Nanga Parbatetik

Dabi Piedra Robledo 2015-03-31 15:16

Karakorumeko zortzimilako horretako neguko lehenengo igoerea egiten ahalegindu da Alex Txikon eta, hotz izugarria eta izotz gogorra topau dituan arren, lortzeko zorian egon da. Azkenengo momentuko akats baten erruz, espedizinoak ezin izan eban Nanga Parbateko tontorreraino heldu eta, horregaitik, Lemoako mendizaleak haserre dagoala dino. Baina, modu berean, neguan beste inor baino gorago heldu dira eta pozik be badago.

Karakorumeko zortzimilako horretako neguko lehenengo igoerea egiten ahalegindu da Alex Txikon eta, hotz izugarria eta izotz gogorra topau dituan arren, lortzeko zorian egon da. Azkenengo momentuko akats baten erruz, espedizinoak ezin izan eban Nanga Parbateko tontorreraino heldu eta, horregaitik, Lemoako mendizaleak haserre dagoala dino. Baina, modu berean, neguan beste inor baino gorago heldu dira eta pozik be badago.

Bilbon agerraldia egin dau Alex Txikonek Nanga Parbateko espedizinoaren nondik norakoak azaltzeko. Eguraldi txarraren erruz, hile bi baino gehiago egin ditu Karakorumen, tontorrera igoteko momentua topau arte. Ali Sadpara eta Daniele Nardigaz batera, helburua lortzear egon zan, baina bide zuzena topetako arazoak izan zituen azkenengo momentuan. Sadpara altuerako gatxak jota egoanez, beste ahaleginik ez egitea erabagi eben espedizinokideek. Halanda be, Pakistanera joan baino lehenagotik okertu jakon proiektua Txikoni. Hasiera baten, K2 igotekoa zan, baina azkenengo orduan Txinako gobernuak baimena ukatu eutsan. Gabonetan jaso genduan albistea eta Nanga Parbateko espedizinoa hamabost egunean preparau behar izan zan, azaldu dau. Karakorum mendizerrako gailurretako bat da Nanga Parbat (8.125 m), Pakistaneko bost zortzimilakoetatik bat. Orain arte, inork ezin izan dau neguan igon.

Udearen aldean neguan mendizaleentzako baldintzak goitik behera aldatzen dira goi mendietan. Txikonek eta taldekideek be eguraldi eskasari aurre egin behar izan deutsie, Beheko Kanpalekutik bertatik. Udan leku atsegina da Nanga Parbateko Beheko Kanpalekua, baina neguan edur asko egoten da eta ez da erraza aurrera egitea, azaldu dau, edurteak etenbakoak dira eta edonora joateko bidea zabaltzen ibili behar da. Hile biko itxaronaldira behartu zituan eguraldi zantarrak. Adituek uste eben aurtengo neguan tontorrera heltzeko aukerak amaituta egozala, baina inork ez ebanean espero, igoteko modua topau genduan.

Neguko espedizinoetan, pausu guztiak eta egin beharreko edozein gauza, zehaztasun eta kontu handiz egin behar da. Hotza izugarria da, egun batzuetan -45 gradu izan doguz eta, horregaitik, detaile guztiak jagon behar dira, botak ipinteko, eskularruak janzteko, ez dago huts egiteko tarterik, dino Txikonek. Alde horretatik, espedizinoko kideak fin ibili dirala azaldu dau, azkenengo egunean izan ezik. Hile bian dana ondo egin genduan, tontorrera igoteko ahaleginean izan ezik. Izan be, eguraldiak emondako aukerea aprobetxauta, tontorrerako bidean zirala, okerreko bidea hartu eben. Behetik begiratuta, bidea erraza dala dirudi, baina altuera horretan eta hotz haregaz, burua ez da bardin ibilten, azpimarratu dau Txikonek. Nanga Parbateko puntu gorenera heltzeko gitxi faltau izan jakun. Ali Sadparak bidea ezagutzen eban, baina altuerako gatxak jota egoan eta erabat nahastau zan. Akatsa egin neban, Ali lar estutu neban, autortu dau Txikonek, ganera, walkie-talkiea hartu eta beheko kideei bide zuzenaz galdetzea izango zan aukerarik onena, baina ez neban egin. Erritmo onean ibili ziran, baina azkenean bueltea hartu behar izan eben.

Laugarren Kanpalekuan, Ali Sadpararen egoeraz jaubetu ziran, koherentzia bako gauzak esaten hasi zanean. Horregaitik, hurrengo eguneko ahalegina albo batera itxi eta bajatzea erabagi eben. Apur bat gehiago sakatu eta tontorrera heldu izan bagina, akaso Alik ez eban energiarik eukiko beheraino heltzeko, adierazo dau Txikonek. Halanda be, beste inor baino gorago heldu dira neguan. Horregaitik, espedizinoaren balorazinoa positiboa dala dino lemoaztarrak. Poztasun horregaz baina, amorrua be geratu jako, tontorra horren hur euki eta huts bategaitik ez ziralako heldu. Altuera horretan dana zehaztasun handiz egin behar da, pausu bakotxa neurtu, haserre nago akatsa egin nebalako. Ali Sadpara behera bajatu ostean, Daniele Nardi nekatuegi egoala jakinda, Txikonek ez eban bere kabuz ahalegindu nahi izan: Batetik, bakarrik joatearen ikareagaitik eta, bestetik, holako lorpenak kideakaz alkarbanatzeko diralako.

Ilusinoa eta motibazinoa euki ezkero, garbi geratu da Nanga Parbat neguan igoteko modua badagoala, dino Txikonek. Hurrengo baten izan beharko dau, baina. Txikonek berak Nanga Parbatera bueltetako gogoa dauka. Ganera, udan be, Karakorum aldean espedizinoren bat egin nahiko leukela aurreratu dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu