Gastronomiako eta Sukaldeko Zientzien Gradua aurkeztu dau Basque Culinary Centerrek

Bizkaie! 2010-11-25 10:41   Jan edanak

Basque Culinary Centerrek San Sebastian Gastronomika jardunaldien barruan aurkeztu ditu Gastronomiako eta Sukaldeko Zientzien Espainiako lehenengo graduaren ezaugarriak. Ekintza historikoa da aintzatespen akademiko handiena lortu baitau lanbide eta sektore honek; izan be, ez dago gastronomia arloan unibersidadeko prestakuntza-eskaintza ofizialik.

Basque Culinary Centerrek San Sebastian Gastronomika jardunaldien barruan aurkeztu ditu Gastronomiako eta Sukaldeko Zientzien Espainiako lehenengo graduaren ezaugarriak. Ekintza historikoa da aintzatespen akademiko handiena lortu baitau lanbide eta sektore honek; izan be, ez dago gastronomia arloan unibersidadeko prestakuntza-eskaintza ofizialik. Donostiako Parke Teknologikoan eregiten dagozan Zientzia Gastronomikoen ikerketa eta barrikuntza zentroa munduko bakarra izango da. Eraikinak bost pisu izango ditu, 12.000 metro koadro baino gehiago eta hilebete batzuk barru edegiko ditu ateak.

Mondragon Unibersidadeko erretore Iosu Zabalak eta Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta patronatuko sukaldariek emon dabe titulazino barriaren zehaztasunen barri eta datozan ikasturtean 50 gazte ikasketak hasteko moduan izango dirala adierazo dabe. Mondragon Unibersidadeko Gastronomiako eta Sukaldeko Zientzien graduak hutsune hau beteko dau lau urteko titulazino ofizial honegaz. Gradua gazteei zuzenduta dago batez be, unibersidadean sartzeko ikasketak diralako eta Goi Hezkuntzako Europar Espaziora egokituta dagozalako. Ganera, badau beste ames bat be: Basque Culinary Centerren ikasi gura eta onarpen-prozesua gainditzen dauen inor ez daitela arrazoi ekonomikoakaitik kanpoan geratu. Beraz, finantzietako aukerea eta beka-sistema propioa izango ditu.


Tituluaren profila

Tituluak profesional kualifikatuak preparetako beharrizan guztiak beteko ditu; lanbidearen egungo erronkei erantzungo deutse eta ikasketek ikuspegi zientifikoa eta teknikoa izango dabe, diziplinarteko ikuspegiagaz. Lau ezagutza-arlo handi izango ditu: sukalde-areto-sommelier teknikak; Negozioaren kudeaketea; Zientzia eta teknologia eta Kulturea eta artea. Klaseak gaztelaniaz eta ingelesez emongo dira.

Gastronomia, ostalaritza eta elikadura-industrien arloan aukera profesional ugari eskaintzen dau gradu honek eta ikasleek hainbat arlotan sakonduko dabe: sukaldeko produkzino eta lanketa sistemea, enpresa-kudeaketea, pertsonak eta bezeroen kudeaketea, kultura gastronomikoa, zerbitzuen sistemea eta bezeroen arreta, oinarri zientifikoak gastronomian ezarrita. Ganera, sukaldeko abangoardian sakontzeko hiru ibilbide izango ditu: barrikuntzea, negozioa eta ekintzaile izatea eta elikadura-industria.

Helburua profesionalak trebatzea da, goi mailako zerbitzu gastronomikoak eta sukaldaritzako enpresak eta prozesuak diseinetako, inplementetako eta gainbegiratzeko: jatetxeak eta elikadura eta gastronomia sektoreko edozein enpresa. Horretarako, ikasleek nazinoarteko esperientziadun irakasleak izango ditue, baita nazinoarteko elikadura-enpresa garrantzitsuenetako profesionalak eta munduko jatetxerik onenetakoak be. Prestakuntzea amaitutakoan, ikaslea produktu, zerbitzu eta negozio barrien proposamenak egin eta garatzeko gai izatea da kontua. Era berean, jatetxeen eta gastronomiaren arloan aholkatzeko gai izango da, barrikuntzearen eta komunikazinoaren ikuspegitik.

Basque Culinary Center Mondragon Unibersidadearen barruan dago eta Unibersidade honetako filosofiari jarraituz, prestakuntza praktikoak garrantzi handia izango dau. Ondorioz, Basque Culinary Centerrek gastronomiagaz, ostalaritzeagaz eta elikadura-industriagaz dauen lotura estuari esker, ikasleek lan-munduari buruzko ezagutza praktikoa eta egiazkoa garatuko dabe, lau urteetan egingo baititue praktikak eta errealidade gastronomikoa eta elikaduren arloko errealidadea bertatik bertara ezagutuko ditue, profesional onenakaz lana eginda. Lehenengo urtetik hasiko dira praktikak egiten eta laugarren urtean sei hilebetekoak izango dira. Praktika horreek nazinoan edo nazinoartean egin ahal izango dira eta enpreseak eskatutako proiektu erreal bat edo aukeratutako ibilbideagaz lotutako ekintzaile izateko proiektua egin beharko dau.

Graduko prestakuntza hau osotzeko, sukaldaritzako eta beste eremu batzuetako profesionalei zuzendutako Masterra egongo da, Jatetxeen Barrikuntza eta Kudeaketa Masterra deiturikoa, eta sukaldaritzako profesionalentzako prestakuntza jarraituko ikastaroak be emongo dira.

Bestalde, elikadura eta gastronomiako Ikerketa eta Barrikuntza Zentroaren helburua da goi sukaldaritzako eta enpresa sektoreetako ikerketa eta ezagutzen transferentzia sustatzea eta gastronomiagaz zuzenean edo zeharka lotutako ezagutza sustatzea, euren artean sinergiak sortzeko. Eragin globalerako aukera kuantitatibo eta kualitatibo ugari dago, ez bakarrik Euskal Herriko eta Espainiako egungo egitura ekonomikoari egindako ekarpenagaitik, baizik eta etorkizuneko egoereari aurrea hartzen deutsolako, merkaduan izango diran behar eta aukera askori erantzuten baiteutse.


Nazinoarteko bokazinoa

Basque Culinary Center gastronomia, ostalaritza eta elikadura sektorea garatzeko prestakuntza, ikerkuntza eta barrikuntza proiektua da eta nazinoarteko bokazino garbia dau. Basque Culinary Center martxan jarteko, hainbat helburu egon dira. Besteak beste, euskal eta espainiar sukaldaritzeak jarraipena izan daiala bermatu, etorkizunean be goi mailako sukaldaritzearen eta barrikuntzearen mugarri izan daiten, ondorioz, goi mailako ezagutzak sortuta eta profesional kualifikatuak preparauta; gastronomiako eta enpresa-sektoreetako profesionalen ikerketa eta ezagutzen transferentzia sustatu, baita gastronomiagaz zuzenean edo zeharka lotutako ezagutzena be; nazinoarteko proiekzinoa lortu, herrialdea munduko goi sukaldaritzearen gune bihurtzeko, besteak beste.

Ganera, sektoreko enpresetan transferentzia teknologikoa eta barrikuntzea sustatzeko aukerea da zentroaren beste helburu nagusietako bat, baita ekimen barriak eta enpresa-proiektuak sortzea be. Erronkea argia da: nazinoarteko bokazinoa dauen proiektu estrategikoa, Euskadi zientzia gastronomikoen prestakuntzearen gune bihurtzeko.

Basque Culinary Centerrek ekimenean parte hartu daben sukaldarien babesa dau -Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa-, baita Mondragon Unibersidadearena, Eusko Jaurlaritzearena, Zientzia eta Barrikuntza Ministerioarena, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, Donostiako Udalarena, AZTI-Tecnalia zentro teknologikoarena eta Fagor Group enpresearena be. Ganera, mundu mailan izen handieneko sukaldariak dira Basque Culinary Centerreko Nazinoarteko Aholku Kontseiluko kide, Ferrán Adriá buru dabela. Zehatz esateko, honeek dira: Yukkio Hattori (Japonia), Massimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantzia), Dan Barber (AEB), Gastón Acurio (Peru), Alex Atala (Brasil), Heston Blumenthal (Erresuma Batua) eta René Redzepi (Danimarka). Erakunde honen helburua da etorkizuneko Zientzia Gastronomikoen fakultadea eta Ikerketa eta Barrikuntza Zentroko patronatua lan estrategikoetan aholkatzea eta nazinoarteko proiekzinoa emotea, Basque Culinary Center gastronomiako eta sukaldeko sektorea garatzeko prestakuntza, ikerketa ea barrikuntza proiektua izan daiten, mundu mailako bokazino argiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu