Basque Culinary Centerrek eta Espainiako Ostalaritza Federazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-12-17 11:13 Jan edanakBasque Culinary Center proiektuak sinergiak batzen jarraitzen dau. Gastronomia-zientzien fakultadeak eta ikerkuntza- eta barrikuntza-zentroak aitzindaria izan gura dau gastronomia-zientzien arlo guztietako prestakuntzan, ikerkuntzan, barrikuntzan eta ezagutzan. Hori lortzeko bideetako bat sinergiak batzea da, beste agente batzukaz alkarlanean jardunda.
Basque Culinary Center proiektuak sinergiak batzen jarraitzen dau. Gastronomia-zientzien fakultadeak eta ikerkuntza- eta barrikuntza-zentroak aitzindaria izan gura dau gastronomia-zientzien arlo guztietako prestakuntzan, ikerkuntzan, barrikuntzan eta ezagutzan. Hori lortzeko bideetako bat sinergiak batzea da, beste agente batzukaz alkarlanean jardunda.
Bide horretatik doa Basque Culinary Centerrek eta Espainiako Ostalaritza Federazinoak (FEHR) sinaturiko hitzarmena. Joxe Maria Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak eta José María Rubio FEHRko lehendakariak bost urterako hitzarmena sinatu dabe, gastronomiaren eta elikagaien teknologiaren arloko prestakuntzeari, ikerkuntzeari eta barrikuntzeari lotutako jarduerak bultzatzeko.
Hitzarmen horregaz, erakunde biek, alde batetik, Ikerkuntzearen eta Garapenaren (I+G) eremuko ikerketak, proiektuak eta programak garatuko ditue, bi erakundeen intereseko zientzia-arloetan. Era berean, gastronomiari, elikadureari eta nutrizinoari buruzko aholkularitza eta informazinoa emongo deutse alkarri. Hitzarmenak jasoten dau, baita, lanbide-jardunaldiak alkarregaz antolatzea eta prestakuntza-programatan alkarlanean jardutea.
Espainiako Ostalaritza Federazioak (FEHR) ostalaritzako 75 enpresa-elkarte barne hartzen ditu eta jatetxe-sektoreko 340.000 enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu. FEHRen zeregina ostalaritza-sektorearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzea da, gizarte osoaren, eta, batez be, ostalaritzearen mesedean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!