Bigarren Michelin izarra Eneko Atxarentzat eta zazpigarrena Berasategirentzat

Bizkaie! 2010-11-26 11:40   Jan edanak

Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu) bigarren Michelin izarra jaso dau eta, sari horri esker, Atxa da lehenengo bizkaitarra bi izar Michelin dituana. Bestalde, Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu dau sukaldariaren Santo Hotel Catedral izeneko Sevillako jatetxeari emon deutse-eta saria. Sukaldari ezagunaren Lasarteko jatetxeak hiru zituan, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.

Aitatutako jatetxeez ganera, Donostiako Ulia eta Gasteizko Ikea jatetxeek euren lehenengo Michelin gidearen errekonozimentua jaso dabe izar bat eskuratuta.

Hiruna izar dituenen artean, ez da aldaketarik izan, eta maila gorenean jarraituko dabe Juan Mari Arzakek, Martin Berasategik eta Pedro Subijanak.

Espainia eta Portugal Michelin Gida 2011 aurkeztu dabe Donostiako Maria Cristina hotelean; aurkezpena Madriletik kanpora egiten dan lehenengo aldia izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu