Egunotan dabiz Bizkaiko Txakolina egiteko mahatsa batzen
2010-10-06 15:53 Jan edanakMahatsa batzeko sasoia ailegau da Bizkaian, eta asteburu honetan batuko da Bizkaiko Txakolina egiteko mahats gehiena. Pasa dan astetik hona, Bizkaiko mahasti eta upategietan produktoreak bete-betean dabiz mahats-batzeagaz. Euren esanetan, aurtengo uztea laburra izango da hektarea bakotxeko produkzinoari begiratuta, baina kalidade aldetik oso ona.
Mahatsa batzeko sasoia ailegau da Bizkaian, eta asteburu honetan batuko da Bizkaiko Txakolina egiteko mahats gehiena. Pasa dan astetik hona, Bizkaiko mahasti eta upategietan produktoreak bete-betean dabiz mahats-batzeagaz. Euren esanetan, aurtengo uztea laburra izango da hektarea bakotxeko produkzinoari begiratuta, baina kalidade aldetik oso ona.
Bagileko euri zaparradek ez eutsen bape onik egin mahats-loreari. Gehiegizko euri-zaparradakaz gatxagoa egin jaken loreei ale bihurtzea, eta azkenean mahatsondoek mahats-mordo eskasagoak emon ditue. Horrek mahats gitxiago batzea ekarri dau. 'Aurten be gure herriko metereologia bihurriak ederto gogorarazo deusku Bizkaian kalidadeko mahatsa lortzea oso gatxa dala', esan dabe.
Zorionez, uda sikua eta eguzkitsua izan da eta horri esker mahatsondoetan geratu dan mahatsa ondo heldu da. Irailean egin dauen eguraldia bikaina izan da horretarako: euri gitxi, eguzkiaren beroa eta tarte termikoa nahiko zabala. 'Beraz, esan geinke mahatsaren osasuna bikaina dala', gaineratu dabe.
Aurten, mahasti barriak landatu diranez, igaz batutako 1.240.000 litroak baino apurtxu bat gehiago egongo dala aurreikusten dabe adituek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!