Beharrezkoak diran koipeak
2008-10-03 14:23 Jan edanakJaten dogunaren kalidade eta kantidade egokiaren ganeko ardurea gero eta nabarmenagoa da. Edonon topau daitekez elikadurearen arloko aholkuak, zenbait substantziaren azterketak, elikadura osasungarriaren egiak eta guzurrak... Zenbat bider entzun dogu gantzak edo koipeak kaltegarriak dirala? Egia ete da?
Kataluniako ikerlari talde batek ardao-dastatzaile elektronikoa asmau dau
2008-10-01 14:28 Jan edanakBartzelonako Instituto Mikroelektronikoko ikerlari talde batek ardao bariedadeak bata bestearengandik bereizten dituan dispositibo bat garatu dau, besteak beste, iruzurrak be aurreikusi ahal dituana. Soilik botoi bat sakatuta, mahats bariedadea zein dan eta ardao hori zein urtetakoa dan ezagutu geinke.
Ortuellako I. Pintxo Lehiaketea antolatu dabe
2008-09-24 15:31 Jan edanakLehiaketa zapatu honetatik urriaren 5era bitartean ospatuko da, herriko Euskal Jaiagaz bat eginez. Irabazleen izenak ezagutarazoko diran egunean, lehiaketako pintxoak jateko aukerea egongo da.
Bizkaiko Txakolinaren 2008ko uztea miloe bat litrotik gorakoa izango da
2008-09-17 10:41 Jan edanakDanetara, miloe bat eta erdi kilo mahats inguru helduko dira upategietara, eta 1.100.000 litro txakolin egingo dira. Kopuru hori aurreko urtekoa baino % 20 handiagoa izango da, baina ez ditu beteko Kontseilu Arauemoilearen aurreikuspenak, 1,2 miloe litro inguru produzidutea espero eban eta.
Gatz mineralak
2008-09-16 11:09 Jan edanakMineralak beharrezkoak dira gure organismoak ondo funtzionetako. Gorputzeko ehunen % 4 baino ez badira be, gure egituren ezinbesteko osogaiak dira. Dan-danak dira ezinbestekoak, hau da, organismoa mineral horreetako bakar bat ere produziduteko gauza ez danez, bakotasunak ebitetako, eguneroko dietea osotzen daben elikagaietatik atara behar izaten ditu.
Gorabeherak ardaoen kriantza prozesuetan
2008-09-09 15:34 Jan edanakZehaztasun handiz bereiztu ahal izan da zein ardao tratatua izan dan zerrauts edo haretx egur zatiakaz eta zein barriketan, ez ostera, zein zerrautsagaz eta zein haretx egur zatiakaz.
Umearen elikadurea urtebetetik hiru urtera
2008-08-28 15:42 Jan edanakUmeari danetarik jaten erakutsi behar jako, mueta askotako elikagaiez osotutako dieteak apetitua suspertu, nutrizino beharrak bete eta behar bezelako ohiturak finkatzen lagunduko deutsolako.
Obesidadearen eta argaltasunaren mekanismoak
2008-08-13 12:21 Jan edanakObesidadearen maileak gora egitearen atzean faktore asko dagoz. Herrialde garatuetan, autoa, telebistea, telefonoa, ordenagailua eta beste aurrerapen teknologiko batzuk dirala eta, eguneroko bizimoduan ia ez gara mobiduten.
Ardaoetan usainak sortzeko teknika barria
2008-08-08 12:42 Jan edanakArdaoaren legamiaren eraldaketa genetikoaren bidez, CSICko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Gorena) ikerlari talde batek edari alkoholikoen usaina hobetzea lortu dau. Ikerketa hori 'Metabolic Engineering' izeneko aldizkarian argitaratu dabe.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 65ak frutea jaten dau egunero
2008-08-06 15:14 Jan edanakHalanda be, barazkien kasuan portzentaje hori % 30ekoa baino ez da, 2007. urteari jagokozan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera.
Monvinic Bartzelonan
2008-07-21 12:34 Jan edanakArdaoaren kulturearen zabalkunderako izango dan nazinoarteko gune bat edegi barri dabe Bartzelonan, Monvínic, Sergi Ferrer-Salat, farmazigintzako enpresaburu eta ardaogile danaren eskutik.
Afariak, eguna ondo amaitzeko
2008-07-18 11:13 Jan edanakGauez hartuko diran janariak aukeratzeko, egunez hartu doguna kontuan hartu behar da, orekeari eutsi gura badeutsagu, behintzat. Afariak eguneko ganerako jatorduetako ardurabakokeriak zein gehiegikeriak bardintzeko balio leike, osogarri perfektua bihur daiten.
'Ardaoaren MABren erreformea. Ardaogintzearen aro barri batean sartzera al goaz?'
2008-07-16 15:35 Jan edanakEHUko XXVII. Udako Ikastaroen barruan, 'Ardoaren MABren erreformea. Ardogintzaren aro barri batean sartzera al goaz?' izenburuko ikastaroa egingo da datozen hilaren 17 eta 18an, eguena eta barikua, Guardiako Villa-Luciako Ardaoaren Gaikako Gunean.
Edoskitze naturala posible ez danean
2008-07-04 15:29 Jan edanakEdozein arrazoi dala eta, amak umeari titia emon ezin edo gura ez dauenean, edoskitze artifiziala egiten da, esne bereziakaz biberoien bitartez. Badira lehen lau hilebeteetarako saltzen diran esne edo formula bereziak be. Amaren esnearen antzekoagoak izan daitezan, behi-esnea moldatu egiten da.
Ardaoaren Osogai Aktiboen Nazinoarteko 1. (WAC) Topaketea Beunen (Frantzian)
2008-07-03 14:45 Jan edanakSano arrakastatsua izan da topaketa hau antolatzaileen esanetan. Arrakastearen adierazgarri, bertaratu ziran 21 herrialde desbardinetako espezialistez gan, informazinoaren kalidadea eta dibersidadea.
Leioak txakolina omenduko dauen eskultura barria izango dau Mendibilen
2008-07-01 16:40 Jan edanakLeioako Udalak eskultura barri bat jarriko dau laster Bizkaiko Txakolinaren egoitza ofiziala dan Mendibile Jauregiko inguruetan. Eskulturea jarriz, txakolinaren elaborazinoa omendu gura da, Leioako Udaleko arduradunek adierazo dabenez.
Euskadiko Janarien eta Edarien I. Erakusketea gaur eta bihar Eltziegon
2008-06-26 15:39 Jan edanakMahastizaintza eta ardogintza, kontserbak, okela, gozogintza eta aurre-preparautako jatekoen sektoreetako 40 enpresak parte hartuko dabe gaur eta bihar Marqués de Riscal hotelean egingo dan erakusketan.
Elikaduraren piramidea (II)
2008-06-24 12:47 Jan edanakBarazki guztietan zati handiena (% 90 inguru) ura da, eta oso energia gitxikoak (20-40 kcal. bakarrikk 100 gr.ko) izan arren, gatz mineral eta bitamina-densidade handikoak dira; barazkiak janari erregulatzaileak dira eta bitaminek metabolismoa erreguletan dabe.
Asia etorkizuneko merkatua
2008-06-11 13:52 Jan edanakDominikque Heriard Dubreuil and.aren, Vinexpo Asiako presidentearen arabera, ikerketa guztiek adierazoten dabe Asian egon daitekeela ardaoaren eta edari apardunen merkatuaren hazkunde nabarmenena datozen hurrengo bost urteotan.
Elikagaien piramidea (I)
2008-06-05 14:39 Jan edanakElikagai-piramidean, janari-mueta bakotxetik zenbat jatea komenidu dan adierazoten da.
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...