Angelita Alfaro eta Koldo Salinas 'Gourmand Word Cookbook Award' sarietan irabazle

Bizkaie! 2008-12-19 11:53   Jan edanak

Koldo Salinasen Dulces caprichos liburua Sukaldaritzako Lehenengo Liburu Onena dalako kategorian saritu dabe. Angelita Alfarok Epaimahaiak eskaintzen dauen Sari Berezia kategorian irabazlea izan da Entre fogones con Angelita Alfaro azken lanagaz.

Angelita Alfarok eta Koldo Salinasek 'Sukaldaritza liburuen Oskarrak' legez ezagutzen diran Gourmand Word Cookbook Award sariak irabazi ditue.

Koldo Salinas irundarrak Espainiar estatu mailan irabazi du saria. Dulces caprichos liburua Sukaldaritzako Lehenengo Liburu Onena dalako kategorian saritu dabe. Liburuak hurrengo fase batean egingo dan 'Best in the Word' (Mundoko Onena) sariketan parte hartuko dau. Sariketa hori 2009ko maiatzean egingo da.

Angelita Alfaro errioxarrak Epaimahaiak eskaintzen dauen Sari Berezia kategorian irabazlea izan da Entre fogones con Angelita Alfaro azken lanagaz. Sari hori be 2009ko maiatzean egingo dan Urteko Gala Afarian jaso ahal izango dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu