Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzeak Elika sartu dau erakunde laguntzaileen zerrendan
2009-01-19 11:28 Jan edanakIgazko abenduaren 18an, Europako Batasuneko programako zuzendaritzeak onetsi egin eban lankidetza zerrendea zabaltzea eta, hautagaiak aztertu ondoren, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa izan zan aukeratuetako bat.
Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa da, EFSA Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzeari laguntzen deutson erakunde eskudunen zerrendako lehenengo euskal erakundea. Erakunde Bateratuaren Zuzendaritza Batzordeak urteko azken batzarrean lankidetza zerrenda eguneratzea erabagi eban. Zerrenda horretako erakundeek laguntzino zientifikoa eta teknikoa eskaintzen deutse EFSAri, zientzia-eretxiak gauzatu ahal izateko, datuak batzen eta azterlanak egiten.
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzea 2002an sortu zan, elikagai-kateagaz lotutako arriskuen ganeko jakinarazpen eta zientzia-eretxien iturri independente legez. Europa Batasuneko programa horren helburua da kontsumitzaileari babes maila altua bermatzea eta elikagai hornikuntzeari jagokon konfiantzeari eustea.
Igazko abenduaren 18an, Europako Batasuneko programako zuzendaritzeak onetsi egin eban lankidetza zerrendea zabaltzea eta, hautagaiak aztertu ondoren, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa izan zan aukeratuetako bat.
Arriskuak baloretan eta Administrazinoari zientzia aholkularitzea eskaintzen daukan eskarmentuagaitik aukeratu dabe Elika. Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Elikagaien Segurtasun Zientzia Batzordearen bidez bideratzen dau Elikak lan hori. Orain dala sei urte osotu zan Batzordea eta bertan parte hartzen dabe hainbat unibersidadetako (Londres, Granada, Leon, EHU) katedradun batzuek eta Euskal Herriko teknologia zentroetako ikertzaile batzuek.
Elikak, EFSAk eskatzen deutsonean, datuak batu eta aztertu beharko ditu, eta honako gai honeetako aholkularitza eskaini beharko dau: animalien elikadurea, osasuna eta ongizatea, landareen osasuna eta zaintzea, elikagaien ekoizpena, toxikologia eta arrisku biologiko eta kimikoen esposizinoaren balioespena. Lan hori egiteko, beste euskal erakunde batzuen laguntzinoa izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!