Kosher ardaoa

Imanol Sarasola Enologoa 2008-12-05 11:55   Jan edanak

Judutarren erlijinoko erritualetan erabilten daben ardaoa da kosher ardaoa. Ez da bariedade zehatz bategaz egiten dan ardaoa, ezta leku zehatz batekoa be, egiteko erea da berezi egiten dauena. Izan be, juduen eskuakaz egindakoa izan behar dau eta euren erlijinoak ezarritako pausuak jarraituta.

Judutarren erlijinoko erritualetan erabilten daben ardaoa da kosher ardaoa. Ez da bariedade zehatz bategaz egiten dan ardaoa, ezta leku zehatz batekoa be, egiteko erea da berezi egiten dauena. Izan be, juduen eskuakaz egindakoa izan behar dau eta euren erlijinoak ezarritako pausuak jarraituta.

Ardaoa egin ostean, juduen erlijinoan aditua dan batek emon behar deutso oneretxia, ia beti rabino batek. Oneretxia emoteko, ardaoa egiteko emon diran pausu guztiak ezagutu behar ditu behatzaile horrek, besteak beste, mahastien zaintzea, mahats bilketea, kriantzea, botilaraketea…

Kosher berbeak 'purua' edo 'egokia' esan gura dau. Yidishetik datorren berbea (judua edo hebreoa) eta judaismoko prezeptoen parte bat da, erlijino hori praktiketan dabenek zer edan ahal daben adierazoten dauena. Ardaoaz gan, beste edari batzuk eta janari askok daroe kosher izentapena eta horrek esan gura dau judaismoa praktiketan dabenei zuzendutako edariak eta jatekoak dirala, euren erlijinoak ezarritako pausuak jarraituz eginda dagozalako.

Kosher ardaoaren elaborazinoa mahastian bertan hasten da. Mahastiek ezaugarri batzuk izan behar ditue: gitxienez lau urtekoak eta berez hazitakoak, gizakiaren laguntzinorik barik. Mahastiari botaten jakon ongarria organikoa izan behar da eta ongarri hori mahats-batzea baino gitxienez hile bi lehenago bota behar jako. Ganera, mahastiek eta lurrak, zazpi urterik behin, urtebetez atsedena hartu behar dabe.

Mahats-batzearen garaia ailegetan danean, kontu handiz batu behar da eta inoiz ezin da egin asteburuz. Ganera, ondo helduta dagozan mahats aleak baino ez dira batzen. Arrazoi horreekaitik, oso gatxa da bodegak kosher ardaoaren beharretara egokitzea. Hori dala eta, oso gitxi dira estaduan ardao hori egiten dabenak. Ezagunena, Bodegas Capcanes (Montsant Jatorrizko Izendapena) da, horretan lehenengoa izan zalako hain ezaguna, ona eta indartsua dan Flor de primavera izeneko ardaoa egiten.

Ardaoa egiteko erabilitako tresneria guztia aldez aurretik rabino baten aurrean garbitu behar da. Mahats-zapalketea egiteko, derrigor, zapaltzailea judutarra izan behar da. Ardaoa egiteko be, binifikazinorako, pausu batzuk jarraitu behar dira, besteak beste, barrikek altzairuzkoak izan behar dabe (antxina ez egoan altzairurik eta pentsetan dogu egurrezkoak izango zirala).

Ezin dira legamia aukeratuak erabili ardao hobeak lortzeko, bodega askotan egiten dan moduan, ezta bakteria edo entzimarik be. Ardaoaren klarifikazinoari jagokonez, Bentonita buztina baino ezin da erabili, izan be, animalietatik eratorriak diranak 'inpuroak' dira eurentzat, iktiokola berbarako, animalia baten puxikeagaz egiten dana.

Ardaoa ontzen dagoan bitartean, judutar batek baino ezin dau ikusi likido hori, eta horregaitik, bodegea zarratuta egoten da, inor deskuidoz sartu eta urte osoko lana bertan behera ez geratzeko. Baina orduan, zelan begiratzen ditue ardook enologoek? Horretarako, barrika bat erretiretan dabe, enologoek rabinoari jarraitu beharreko pausuen barri emoteko.

Kosher ardaoa botilaratzeko botilek be arreta berezia behar dabe. Barriak izan behar dira eta, egin diranean, rabino batek ikusi behar izan dau prozesua. Azkenik, rabinoak zigilu bat jarriko deutse ardaoa botilaratua izateko momentuan.

Orain arte aitaturikoak kosher ardaoaren elaborazinorako pausuak izan dira, baina hemen ez da amaitzen egitekoa, izan be, edan aurretik, botilea rabino batek edegi behar dau. Ostean, edonork edan leike.

Ez da gitxi, kosher ardaoa edatea!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu