'On egin eskolan!', elikadura egokiaren garrantziaren ganeko jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2008-11-25 14:11   Jan edanak

Alhondiga Bilbao zentroak eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak 'On egin eskolan!' izeneko jardunaldiak antolatu ditue, elikadura egokiaren garrantziaren ganeko ezagutzea indartzeko asmoz. Jardunaldiak zemendiaren 25etik 27ra egingo dira Felix Serrano ikastetxean, 17:30etik 19:30era. Ikastetxeetako sueteetan eta jantokietan lan egiten dabenei zuzenduta dagoz, neska-mutikoek elikadura orekatu eta osasungarria izateak daukan garrantzia kontuan izanda.

Alhondiga Bilbao zentroak eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak 'On egin eskolan!' izeneko jardunaldiak antolatu ditue, elikadura egokiaren garrantziaren ganeko ezagutzea indartzeko asmoz. Jardunaldiak zemendiaren 25etik 27ra egingo dira Felix Serrano ikastetxean. Ikastetxeetako sueteetan eta jantokietan lan egiten dabenei zuzenduta dagoz, neska-mutikoek elikadura orekatu eta osasungarria izateak daukan garrantzia kontuan izanda.

Programan, hainbat adituk parte hartuko dabe. Gaur, martitzena, Javier Aranceta Medikuntza eta Elikadura arloko doktoreak elikadurearen eta osasunaren arteko orekaren ganean egingo dau berba. Carmen Perez Rodrigo doktoreak dieta osasungarriaren oinarrizko printzipioak zeintzuk diran azalduko dau.

Eguaztenean, Elikagaien Zientzian eta Teknologian lizentziaduna dan Virginia Ruiz Vadillok elikagaien higienearen eta manipulazioaren ganeko berbaldia eskainiko dau. Egun berean, Albaitaritzan lizentziaduna dan Fernando Betesek sukaldaritza kolektiboko praktika onak eta arauak landuko ditu.

Eguenean, Amaia Txakartegui Cocina Central Goñi S.L. enpresako Kalidade Saileko arduradunak eta Izpiñe Aranburu Auzo Lagun Soziedade Kooperatiboko Kalidade Sailaren zuzendariak sukaldaritzako zenbait formula eta teknikaren barri emongo dabe. Ondoren, Yandiola jatetxeko sukaldari diran Borja Etxebarriak eta Sarai Ruedak saio praktikoa eskainiko dabe, eskoletako jantokietarako menuak diseinau eta egiteko moduak erakusteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu