Aurtengo mahats batzea amaitu da Errioxan, kalidade handiko 397 miloe kilo batu dituelarik
2008-11-21 15:57 Jan edanak2008an, aurreko urteetan baino gitxiago batu da. Behin behineko datuen arabera, 397 miloe kilo eta horreetatik 278miloe litro ardao ataratea espero da. Igaz baino 15 miloe kilo gitxiago eta Errioxako Jatorrizko Izendapenerako erakundeak onartua eukana baino gitxiago.
Kontseilu Erregulatzaileko Zerbitzu Teknikoek zemendiaren lehen astean amaitutzat emon dabe aurtengo mahats batzea Errioxan; danetara, 397 miloe kilo mahats batu dira eta oro har, oso kalidade handikotzat jo dira, izan be, eguraldia oso ona izan da eta asko lagundu dau mahatsaren heltze alkoholiko eta fenolikoan.
Errioxa zorioneko dago mahatsaren heltze garaiko azken zikloan, ardaoaren kalidaderako oso erabagigarria dalako eguraldia eta aurten, 2008an, ezin hobea izan dalako. Eguraldi egokiari esker lortu da mahatsaren egoera sanitarioa ona izatea eta ardaoaren ezaugarriak oso orekatuak izatea, kolorea, alkohol gradua, azidotasuna... Hori guzti hori dala eta, bildur barik baiezta daiteke Errioxako mahastiek aparteko baldintzak izan dituela aurtengo ardaoa oso kalidade onekoa izan daiten.
Mahastien garapena, mahats batzea hasi arte oso ona izan da, bai ikuspegi sanitariotik eta baita begetatibotik be, batez be, udabarriko euri zaparradei esker jasotako ekarpen hidrikoa dala eta. Bestalde, euri zaparraden ondorioz sortutako gaixotasun kriptogamikoei aurre egin ahal izan jaken Errioxako nekazarien trebetasunari esker.
Zikloan zehar, hektareako gitxiago jasoko zala aurreikusi zan, batez be, ernalketea ez zalako bape orekatua izan. Bestalde, morda bakotxeko mahats ale gitxiago izatea bada ardaoa kalidadezkoa izateko ezaugarri bat, izan be, mahats aleak sakabanatuago izatean, hobeto umatzen dira eta mahastiek gaixotasunak hartzeko arrisku gitxiago izan dabe.
Mahats batzea hasi aurretik hartu ziran laginek, mahastia oso osasuntsu egoela erakutsi eben, eta ikusten zan mahats aleak oso ondo egozala; dana dala, lur sail batetik bestera alde handiak egon ziran mahats aleen umatze prozesuari jagokonez, eta ondorioz, batze selektiboa egin beharra aurreikusi zan. Errioxan tradizionalak diran datatan irailaren 11n hasten da mahats-batze kanpainea Aldea Nueva de Ebron Viura bariedadeagaz eta urriaren bigarren asterako zabalttzen da batzea toki guztietara, eta zemendiaren 9an amaitu. Eguraldi ederrari esker, mahats batzea apurka-apurka egin ahal izan da, batez be, lehen fasean eta batze selektiborako Kontseilu Erregulatzaileak ezarritako urratsak jarraituz egin da, lur sail bakotxean mahatsaren umatze sasoi egokienak aprobetxauta.
2008an, aurreko urteetan baino gitxiago batu da. Behin behineko datuen arabera, 397 miloe kilo eta horreetatik 278miloe litro ardao ataratea espero da. Igaz baino 15 miloe kilo gitxiago eta Errioxako Jatorrizko Izendapenerako erakundeak onartua eukana baino gitxiago, izan be, 405 miloe kilo batzea onartua eukan.
Azken buruan, erkidegoka, Errioxan 41.530 hektareatan, 271,58 miloe kilo jaso dira (248 baltza eta 23,80 zuria). Arabako Jatorrizko Izendapenean, 12.872hektareatan 81,96 miloe kilo jaso dira (74,05 baltz eta 7,90 zuri) eta Nafarroan, 6.503 hektareatan, 43,28 miloe kilo (41,63 baltz eta 1,65 zuria).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!