Elikatze eta nutrizino programa komunitarioakaz udalerri inplikatuena izateagaitik saritu dabe Bilbo

Bizkaie! 2008-11-18 16:44   Jan edanak

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Elikatze Komunitarioaren Unitateko profesionalen lanari emondako saria izan dala nabarmendu dabe Udal bilbotarretik, bai eta 'ikastetxe, Bilboko jantoki sozial zein hirugarren adinerako zentroetan egindako lanari' emondakoa be.

Bilbo saritu dabe elikatze eta nutrizino programa komunitarioakaz 'udalerri inplikatuena' izateagaitik, HBEO2 (Haur Bizimodu eta Elikatze Ohiturak) Jardunaldian. Madrilen egindako topaketa hau Espainiako Pediatria Alkarteak, Espainiako Nutrizino Komunitarioaren Alkarteak eta Espainiako Guraso Alkarteen Konfederazinoak antolatu dabe.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Elikatze Komunitarioaren Unitateko profesionalen lanari emondako saria izan dala nabarmendu dabe Udal bilbotarretik, bai eta 'ikastetxe, Bilboko jantoki sozial zein hirugarren adinerako zentroetan egindako lanari' emondakoa be.

Era berean, eskoletako elikadureari jagokonez, udal zerbitzu honetako arduradunek gomendio zehatzak emoten ditue, eskoletan programautako menuen inguruan egindako azterketearen emoitzen arabera. Emoitza horreek 'pisu-hartze bikotxa' sistemearen bidez lortutakoak dira; hau da, elikagai jakin baten pisua hartzen da behin preparauta eta umeek jan eta gero sobran geratzen dana. Holan jakin daiteke elikagai desbardinen kontsumo maila. Metodo hau zerbitzuaren kalidadearen pertzepzino galdetegi bategaz eta etxean jasotako elikatze ekarpenen inguruko balorazino bategaz osotzen da.

Ekintza honeen bide beretik, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak 'Perseo' (eskola garaian elikatze eta ariketa fisikoaren sustapen eta obesidadearen prebentzinorako programea) programan parte hartzen dau, Espainiako Osasun Ministerioaren menpean dagoan EESNAgaz (Espainiako Elikatze Segurtasun eta Nutrizino Agentzia) sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Bilboko hamar ikastetxek parte hartuko dabe, ikasle zein guraso eta irakasleei elikatze alorreko gomendioak emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu