Errioxako haretx egurrezko barrikak
2008-11-07 12:12 Jan edanakQuercus Toneleria (Grupo Rivercap) izeneko enpresea izan da lehenengoa ardaoaren kriantzarako Errioxako basoetako haretx egurragaz barrikak egiten. Enpresa hau, 2006an Errioxa Garaiko Manzanares herriko udalagaz eta Ingurumen-kontselaritzeagaz berbatutako akordioari esker hasi zan bertako haretx arbolak botaten barrikak egiteko.
Quercus Toneleria (Grupo Rivercap) izeneko enpresea izan da lehenengoa ardaoaren kriantzarako Errioxako basoetako haretx egurragaz barrikak egiten. Enpresa hau, 2006an Errioxa Garaiko Manzanares herriko udalagaz eta Ingurumen-kontselaritzeagaz berbatutako akordioari esker hasi zan bertako haretx arbolak botaten barrikak egiteko.
Errioxar haretxok, berez sikatu dira bi urtetan zehar, ezelako teknikarik barik Quercus enpresearen instalazinoetan, eta laster, enborretatik atarako ditue ardaoaren kriantza garaian haretx usain eta gustoa emoteko hain beharrezkoak diran upa oholak.
Ohol honeetan, 2009ko mahatsagaz egingo dan ardaoa zahartuko da. Orduantxe hasiko dira entsegu organoleptiko konparatuak. (CIDA) edo nekazaritzarako ikerketa eta garapenerako zentrua arduratuko da errioxako haretx egurrean zaharzen doan ardaoaren prozesuaz.
Antza danez, europar haretxaren etorkizuna ez da bape itxaropentsua horniketeari jagokonez. Izan be, Errusian bertan Neguko Jokuak pagau ahal izateko, bertako basoetako egurra saltzen ari dira; Ukranian, izugarrizko basoak botaten ei dabilz gaztain eta intxaurrondoak sartzeko, azken honeek 40-50 bat urtean egur ederra emoten dabelako eta haretxak, barriz, 100 bat urte behar ditu bota ahal izateko, batez be, ardaogintzan erabili gura bada. Horregaitik guztiagaitik, europar haretx egurra arriskuan dago.
XIV eta XV. mendeetan, bai espainiar estaduan eta baita Frantzian be, oso ondo zaintzen ziran haretx egurrezko basoak, honeek etxegintzan, zutabeak egiteko eta itsasontzietarako behar beharrezkoak ziralako. Beranduago, Frantziak beste erabilera batzuetarako be baeukna haretxa, tartean ardaogintzarako. Gaur egun Europako herrialde bakarra da bertako ardaoak zahartzeko haretx egurra bermatu leikena, gainera, horretarako politika jasangarri eta zehatza daukana.
Errioxan haresti ederrak dagoz eta bertako haretxa, Quercus Pyrenaica, oso haretx ona da baina, badauka eragozpen bat, hau da, Errioxan ez dala basozaintza berezirik egiten eta ondorioz, haretx arbolen enborrak ez dirala zuzenak hobeto aprobetxau ahal izateko eta korapilo ugari be badaukiezala. Bestalde, ez dira oso lodiak eta gainera, zurgizen handikoak dira eta ezin dira erabili barrikak egiteko. Edozein modutan, konponbideak jarten badira, berbarako, haretxz arbolen hostotzak mugatu, landareak kontzentrau, arbolak zuzenago, korapilorik barik eta zurgizen gitxiagogaz hasiko litzatekez.
Grupo Rivercap familiarteko enpresea Errioxa Garaian dago kokatua eta 1990etik eredu da ardaogintza sektorean. Bertan, 165 lagunek egiten dabe lan. 2002an, 22,2 miloe euroko salmentak izan zituan eta 2007an, 27 miloe eurokoak. Produzidutakoaren % 71,5 kanpora saltzen dau, Estatu Batuak, Frantzia, Argentina, Txile, Hungria, Grezia, Hegoafrika, Eskozia, Italia, Portugal eta Australiara; gehien AEBetara eta Frantziara. Edozelan be, Txina eta ekialdeko herrialdeetara zabaldu guran dabil.
Gaur egun ardaogintza sektoreari goi milako zerbitzu eta produktuak eskaintzen deutsoz: kapsulak,barrikak, depositoak, produktu enologikoak, tapoiak, bodegetarako injinerutza...
Enpresako presidentea dan Enrique Etxepareren esanetan, basoak ez dira esistiduko beti eta ez bajake balio jasangarri eta ekonomikorik emoten desagertzea nahikoa azkar gauza daiteke. Ardaogintzan erabili ahal izateko haretx arbolak hazten diran bitartean gora begira egotea ez da inoren gustokoa, baina ez badira neurriak hartzen, baso horreek erre egingo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!