Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea sortuko dabe Donostian 2011n

Bizkaie! 2009-01-16 13:18   Jan edanak

Donostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.

Donostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.

Ekimena Mondragon Unibersidadeak bultzatuko dau, euskal sukaldari ezagunen eta instituzinoen laguntzaz, eta mundu osotik heldutako profesionalak trebatzea izango dau helburu. Gainera, goi-mailako sukaldaritzako titulua lortu ahal izango dabe ikasleek.

Era berean, euskal sukaldaritzea sustatzeko eta bereganatutako izen onari eusteko helburua izango dau, baita egun profesionalen trebakuntzan dagozan zenbait hutsune betetekoa be.

Zientzia Gastronomikoen Unibersidadea errealidade bilakatuko da 2011n, eta Gipuzkoako uriburuan eregiko dabe, oraindino zehaztu ez daben tokian. Hasierako proiektuak bi zentro aurreikusten ditu: Zientzia Gastronomikoen Fakultadea eta I+G+I-ari bideratutako campusa, hain zuzen be. Azken horrek prestakuntza, ikerketa eta industria gastronomikoa izango ditu oinarri.

Eskaintza, barritzailea eta kualifikatua, mundu osoko ikasle eta profesionalentzat zabalik egongo da eta jasotako ezagutza goi-mailako sukaldaritzako titulu bategazn egiaztatu ahal izango dabe. Era berean, graduondokoak eskainiko ditu, sukaldaritzearen artean sakondu ahal izateko.

Ekimen estrategikoa da, bai Gipuzkoarentzat, baita Euskal Autonomia Erkidegoarentzat be. Mondragon Unibersidadeak sustatuko dau, baina euskal instituzinoen eta, besteak beste, Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano eta Andoni Luis Aduriz sukaldari ospetsuen babesa izango dau.


Estaduko lehena eta Europako bigarrena

Donostiakoa mota honetako lehen Unibersidadea izango da Estaduan, eta bigarrena Europan, Italiakoaren atzetik. Azken honek bi egoitza ditu, Pollenzon (Cuneo) eta Colornon (Parma), eta lau urte daroaz jakintza zientifikoak eta humanistikoak buztartzen.

Bertan, enogastronomia zabaltzeaz arduratzen dira sukaldariak, baina baita marketing adituak eta komunikatzaileak be. Sukaldaritza tradizionalak mundu globalizatuan dauen tokia, turismo gastronomikoa, jakien historia edo ardaoen geografia dabe irakasgai, beste gauza askoren artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu