Euskal umeen ia % 70ek ez dau armozetako beharrezko denporarik hartzen

Bizkaie! 2009-01-13 11:23   Jan edanak

Eguneko lehenengo otorduari oso denpora gitxi emoten jako, izan be, umeen % 67k gosaltzen 10 minutu baino gitxiago emoten dabe. Horrek modu egokian gosaltzen ez dabela esan gura dau, beharrezkoak diran elikagai guztiak gosaltzeko (esnea, kakaoa, frutea, ogia, orioa eta indioilar-hestebetea), gitxienez 10 minutu behar diralako.

Bihotz Bizi izeneko Gaixotasun Kardiobaskularren Prebentzinorako Elkarteak, Euskal Herriko Ogigileen Federazinoagaz batera, eta Eroskiren, Farmazialarien Euskal Kontseiluaren, La Caixaren, Auzo Lagunen, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) eta Donostiako Udaletxearen babesagaz, 2000tik antolatzen dau Armozu Bihotz-osasungarrien Kanpainea. Esangura horretan, 2009rako Armozu Bihotz-osasungarrien egutegia aurkeztu dabe egunotan lau euskal lurraldeetarako. Modu berean, joan dan ikasturtearen edizinoan EAEn parte hartu eben 3.800 umeei egindako inkestetatik lortutako ondorioak aurkeztu ditue.

Prentsaurrekoan ondokoek parte hartu dabe: Conchi Rousselek, Bihotz Bizi-ren sortzailea eta jardueren koordinatzaileak; Begoña Ortegak, Euskadiko Botikarien Kontseiluaren izenean; Pilar Alonsok, Euskal Herriko Ogigileen Federazinoko Idazkari Nagusiak; Ángel Garabietak, Donostiako La Caixako negozio-alorreko zuzendariak; Susana Roak, Auzo Laguneko merkataritza arduradunak; eta Bittor Rodríguezek, EHU-ko Farmazia Fakultadeko irakasleak.

2009an Armozu Bihotz-osasungarrien X. edizinoa egingo da Gipuzkoan; V. edizinoa Araban eta hirugarrena Bizkaian. Euskal ikastetxeen parte-hartze handiari esker Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera hori gero eta sendoago dago. Ikasturte honetan 92 euskal ikastetxeek parte hartuko dabe: 46 Gipuzkoan, 34 Bizkaian eta 12 Araban. Danetara, 4.086 bat ikasleek parte hartuko dabe, 1.118 Gipuzkoan, 1.522 Bizkaian eta 446 Araban.

Jardueran zehar ikasleei armozu on batek dauen garrantziari buruzko informazino-hitzaldi bat eskaintzen jake eta ondoren benetako armozu bihotz-osasungarri bat emoten jake. Berbaldian, farmazialari batek armozu bihotz-osasungarri on baten garrantziaz berba egiten deutse. Horren ondoren, ikastetxe beraren jangelan armozu bat hartzen da. Armozuan hurrengo elikagaiak hartzen dira: frutea, esnea, kakaoa, ogia, orioa eta indioilar-hestebetea (eta ez Yorkeko urdaiazpikoa, geroz eta eskola-ume musulman gehiago dagoalako).

Kanpaina hau egitea posible da Euskal Herriko Ogigileen Federazinoa, Eroski, Farmazialarien Euskal Kontseilua, La Caixaren Obra Soziala, Auzo Lagun, Donostiako Udaletxea eta EHU lako erakunde garrantzitsuen babesari esker.

Bihotz Bizik, EHU-ko Farmazia Fakultadearen kolaborazinoagaz batera, 10 eta 11 urte bitarteko eskola-umeei egindako 3.800 inkestetatik lortutako ikerketeak frutea kontsumiduten daben umeen portzentajea oraindino oso txikia dala ondorioztatu dau, nahiz eta azken urteetan fruta-kontsumoa apur bat hobetu dan. Zehatz esateko 10 eta 12 urte bitarteko umeen % 40k ez dau frutarik jaten armozutan. Bizkaiko umeen % 65ek eta Gipuzkoako umeen % 68k goizetan frutea jaten daben bitartean, Araban umeen % 47k bakarrik jaten dabe.

Era berean, eguneko lehenengo otorduari oso denpora gitxi emoten jakola nabarmendu behar da, izan be, umeen % 67k gosaltzen 10 minutu baino gitxiago emoten dabe. Horrek modu egokian gosaltzen ez dabela esan gura dau, beharrezkoak diran elikagai guztiak gosaltzeko (esnea, kakaoa, frutea, ogia, orioa eta indioilar-hestebetea), gitxienez 10 minutu behar diralako.


Kanpainearen helburuak eta gomendioak

Gaixotasun kardiobaskularra lehenengo heriotza-arrazoia da gure gizartean eta, beraz, prebentzioa eta elikadura-ohitura onen gaineko heziketea oso garrantzitsuak dira. Euskadin haur-obesidadea hirukoiztu egin da azken 15 urteetan, eta horrek etorkizuneko helduei osasun-arazo larriak ekarriko deutsiez, batez be, konplikazio kardiobaskularrak. Dieta hiperkalorikoa eta egoneko bizitza dira hazkunde larri horren arrazoi nagusiak.

Indize altu hori murrizteko, umeen nutrizino-heziketan aparteko ahalegina behar da. 'Oinarrizko lan horretan, duda barik, danok gure garautxoa jarri behar dogu', dino Conchi Roussel-ek, Bihotz Bizi-ren sortzailea eta jardueren koordinatzailea danak.

Egoera horren aurrean, Bihotz Bizik Armozu Bihotz-osasungarrien kanpaineari hasierea emon deutso energia barriakaz, euskal eskola-umeen elikadura-ohiturak hobetzen jarraitzeko helburuagaz. Bihotz Bizik zabaldu nahi dituan helburu nagusiak eta gomendioak hurrengoak dira:

• Armozuan frutearen kontsumoa sustatzea. Egunean gitxienez hiru fruta-pieza jatea beharrezkoa da, bitamina, mineral eta zuntz-gomendioak beteteko.
• Armozuan opil-kontsumoa murriztea, eta ogi eta zerealena handitzea, azukera gehiegi ez dabenakaz, horreek baitira osogai egokienak.
• Osoko ogiaren kontsumoa sustatzea, moldeko ogiarena murriztuz, horregaz zuntz-kontsumoa handitzeko eta koipearena murrizteko.
• Esnearen deribatuen (esnearen, gaztaiaren, jogurten) kontsumoa sustatzea, armozua aldatzeko aukerea handitzeko.
• Oliba-orioaren kontsumoa sustatzea, gurinaren eta krema azukeradun industrialen aurrean. Gaur egun eskola-umeen lehentasuneko ordena honakoa da: lehenengo gurina, ondoren marmeladea eta azkenik orioa. Helburua umeen lehentasuneko orden horri bueltea emotea da.
• Armozutan denpora gehiago emotea, 5 minututan modu egoki batean gosaltzea ezinezkoa dalako. Komenigarria da lehenago jagitea, armozetan gitxienez 10 minutu emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu