Denporaldiko onddoen salteatua

Fran Vazquez Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2008-11-18 11:56   Jan edanak

Kaixo lagunok, bolada batean Beñat Ormaetxeak Bizkaie! agerkarian egiten eban beharrari eutsiz, Jauregibarria Jatetxean haren lankide Fran Vazquez nozue eta aurrerantzean lapiko artean ibiliko gara, gustoko badozue.

Horrenbeste kopla barik, kozinan sartu eta udagoienean bete-betean gagozanez, denporaldiko produktu bat erabiliko dogu, onddoa, hain zuzen be. Errezetea sano erraza da preparetan eta segurutik lagun edo senitartekoei ezusteko atsegina emongo deutsazue.

Kaixo lagunok, udagoienean bete-betean gagozanez, denporaldiko produktu bat erabiliko dogu, onddoa, hain zuzen be. Errezetea sano erraza da preparetan eta segurutik lagun edo senitartekoei ezusteko atsegina emongo deutsazue.


Denporaldiko onddoen salteatua

Osogaiak (Lau lagunentzako):

• Denporaldiko onddoak (450 gr.).
• Berakatz-ale bi.
• Lau patata.
• Orioa, gatza eta piperbaltza.
• Perejil txikitua (Eskukada bat).


Zelan egin:

Patata purea eginaz hasiko. Beraz, patatak zuritu, zatitu eta urez tapauko doguz; gatza eta oliba-orioa bota ostean, egosten jarriko doguz su motelean. Hogeita hamabost bat minutu surtan euki ondoren, uretatik atara eta purea egin behar da. Behar edo gura izan ezkero, egosteko erabilitako ura erabil daiteke. Azkenik, gatza eta piperbaltza norberaren gustoaren arabera bota eta errezetearen azkenerako gordeko dogu.

Jarraian, onddoak zatitu eta txiki-txiki egindako berakatz-ale biakaz batera zartaginean salteauko doguz. Erre ez daitezan adi-adi egotea komenidu da.

Azken buruan, okasinorako aukeratutako platerean patata purea zabalduko dogu eta ondoren, purearen gainean onddoak jarriko doguz. Gainetik perejil txikitua bota eta prest egongo da jateko. On egin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu