Denporaldiko onddoen salteatua
2008-11-18 11:56 Jan edanakKaixo lagunok, bolada batean Beñat Ormaetxeak Bizkaie! agerkarian egiten eban beharrari eutsiz, Jauregibarria Jatetxean haren lankide Fran Vazquez nozue eta aurrerantzean lapiko artean ibiliko gara, gustoko badozue.
Horrenbeste kopla barik, kozinan sartu eta udagoienean bete-betean gagozanez, denporaldiko produktu bat erabiliko dogu, onddoa, hain zuzen be. Errezetea sano erraza da preparetan eta segurutik lagun edo senitartekoei ezusteko atsegina emongo deutsazue.