Ortuellako I. Pintxo Lehiaketea antolatu dabe
2008-09-24 15:31 Jan edanakLehiaketa zapatu honetatik urriaren 5era bitartean ospatuko da, herriko Euskal Jaiagaz bat eginez. Irabazleen izenak ezagutarazoko diran egunean, lehiaketako pintxoak jateko aukerea egongo da.
Ortuellako Udalak, Dendarien Elkarteak eta Amets Ederra Kultur Elkarteak herri bizkaitarreko I. Pintxo Lehiaketea antolatu dabe. Lehiaketa zapatu honetatik urriaren 5era bitartean ospatuko da, herriko Euskal Jaiagaz bat eginez, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Oinarriei jarraituta, Ortuellako ostalari guztiek parte hartu ahal izango dabe lehiaketan, bakotxak pintxo desbardin bi aurkezteko aukereagaz. Aurkeztutakoak epaimahai biren aurretik pasauko dira. Alde batetik, urriaren 5ean, herrian, gura dauenak botoa emon ahal izango dau (nahikoa izango da norberaren datuak eta taberna irabazlearen izena paper batean jarri eta lehiaketarako berenberegi preparautako boto-mahaietan entregetea). Lehiaketa amaitutakoan, botoa emon daben guztien artean spa baterako bost sarrera bikotx emongo dira.
Bestetik, epaimahai ofizial bat be izango da. Epaimahaikideak izena emon daben taberna guztietatik pasatuko dira aurkeztutako pintxoak probetako. Udaleko ordezkari batek, Merkatarien Elkarteko ordezkari batek, Amets Ederra alkarteko ordezkari batek eta gaian adituak diran kide bik osotuko dabe: Bizkaiko Pintxo Lehiaketako irabazle ohiak batetik eta Santurtzin ospatzen dan Pintxo Lehiaketako egungo irabazleak bestetik.
Epaimahai bi egoteaz ganera, sari bi be egongo dira: batetik auzokideek hautatutakoa eta bestetik ofiziala. Sarietako bakotxaren irabazleak 400 euro eta txapela jasoko ditu. Horregaz batera, epaimahaiak 200 euro, txapela eta garaikur bat emongo deutsoz pintxorik originalenari. Urriaren 5ean, irabazleen izenak ezagutarazoko diran egunean, lehiaketako pintxoak jateko aukerea egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!