Kataluniako ikerlari talde batek ardao-dastatzaile elektronikoa asmau dau

Imanol Sarasola Enologoa 2008-10-01 14:28   Jan edanak

Bartzelonako Instituto Mikroelektronikoko ikerlari talde batek ardao bariedadeak bata bestearengandik bereizten dituan dispositibo bat garatu dau, besteak beste, iruzurrak be aurreikusi ahal dituana. Soilik botoi bat sakatuta, mahats bariedadea zein dan eta ardao hori zein urtetakoa dan ezagutu geinke.

Bartzelonako Instituto Mikroelektronikoko ikerlari talde batek ardao bariedadeak bata bestearengandik bereizten dituan dispositibo bat garatu dau, besteak beste, iruzurrak be aurreikusi ahal dituana. Soilik botoi bat sakatuta, mahats bariedadea zein dan eta ardao hori zein urtetakoa dan ezagutu geinke.

Bartzelonako Instituto Mikroelektronikoko Cecilia Jiménez Jorqueraren ekipoak, beste ikerlari aleman batzuek eta Institut Catalá del Vi (Incavi) dalakoak garatutako tresna hori produkzinoa automatizau eta iruzurrak identifiketako erabiliko da.

Mahats bariedadeak bereizteko gai dan lehenengo lengoaia elektronikoa da, lau bariedaderaino bereizten ditu: airén, malvasía, macabeo eta chardonay. Eta, ganera, muztioakaz zein ardoagaz egin daiteke, beraz, ardaoa egiteko likidoak deklarautako mahastietatik datozan ala ez jakin daiteke. Era berean, tresna hau oso sensiblea da eta, besteak beste, ardaoaren alkohol kopurua, azukera kantidadea eta azidotasuna neurtzen ditu. Azkenik, hasierako emoitzek erakusten dabe ardaoaren adina be asmau ahal izango dauela.

Kataluinako ikerlariaren arabera, tresna hau arina, txikia eta sendoa da. Ganera, tamainu txikiko laginak behar ditu. Tresnearen oinarrizko atala giza min baten antzekoa da eta bertan jartzen dira sei sensore. Bakotxak ezaugarri kimiko bat detektauko dau, giza organoak gozoak, gaziak edota garratzak detektetan dituan antzera. Plakearen ganean likidoak sartzeko sakoneratxu bat dago eta bertan sartzen da 5 mililitro dituan lagina. Sensoreak likidoagaz kontaktuan jartzen diranean, ordenagailu batetara doan seinale elektroniko bat sortzen dabe eta ordenagailuak, mahats bakotxari jagokon nortasun kimikoa ezagutzeko diseinauta dagozan algoritmoakaz, datuok prozesetan ditu.

Incavik 2005eko bendimiako muztio lagin batzuk aurreratu ditu eta, zazpi hilabete geroago, muztio horreekaz eginiko ardoen laginak. Era berean, konparau ditu lengoaia digitala eta ardoa sailkatzeko erabilitako metodo tradizionala. Kasu bietan, sumiller elektronikoak jatorrizko mahatsak zuzen-zuzen sailkatu ditu. Ganera, 2004ko beste lagin batzukaz alderatu eta 2005ekoetatik bereiztea lortu dau, denporearen joanari jagokozan osogai kimiko batzuen kontzentrazinoa neurtuz.

Dastaketarako lehenengo sensorea Kiyoshi Toko izeneko japoniar batek asmau eban 2000. urtean. Ura edota odola lako likidoak aztertzeko erabili izan dira.

Proiektu honen helburua ez ei da makinek giza dastatzaileak ordezkatzea, ardaoaren produkzino prozesuetan errekurtsoak optimizetea baino. Enpresa asko dagoz euren metodo tradizionalak goraipatzen dituenak. Hori ondo dago baina enpresa handiek, miloeka litro ardo produzidukeran, prozesu arinak, automatikoak eta fidagarriak gura eta behar ditue. Antza danez, hainbat eta hainbat enpresaburu eta erakunde erregulatzaile dagoz tresna hau erabilteko gogoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu