Getxoko San Lorentzo azokeak 74 postu izango ditu aurten
2011-08-09 14:35 Jan edanakSan Lorentzo azokea egingo dabe eguaztenean, hilaren 10ean, Getxon. Danetara 74 postu batuko dira Biotz Alai plazan eta Algortako Batzokiko patioan, goizeko hamarretatik aurrera. San Nikolas plazan egiten dabilzan lanak dirala-eta, aldatu da lekuz azokea aurten.
San Lorentzo azokea egingo dabe eguaztenean, hilaren 10ean, Getxon. Danetara 74 postu batuko dira Biotz Alai plazan eta Algortako Batzokiko patioan, goizeko hamarretatik aurrera. San Nikolas plazan egiten dabilzan lanak dirala-eta, aldatu da lekuz azokea aurten.
Goizean goizetik trikitilari eta gaiteroek animauko dabe San Lorentzo merkatua. Barazkiak, frutea, gaztaia, sagardaoa, txakolina eta beste makina bat produktu ipiniko ditue salgai aurten batuko diran 57 ekoizleek. Eguerdi aldera, Idiazabal jatorrizko deitura, barazki eta landareen lehiaketea egingo da. Txosna bi be ipiniko ditue, gura dauenak taloa txorizoagaz, sagardaoa eta abar probetako.
Getxoko Udaleko arduradunek adierazo dabenez, Getxoko San Lorentzo azokea Bizkaiko garrantzitsuenetako bat da. Igaz, 20.000 lagun izan ziran. Merkatuko produktuen kalidadea eta aniztasuna bisitarien amua ei dira.
Eguna amaitzeko, 22:00etatik aurrera, Biotz-Alai abesbatzak kontzertua eskainiko dau bere izen bera daukan plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!