Nerua, Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeak lehenengoz lortu dau Michelin izar bat

Bizkaie! 2011-11-25 15:22   Jan edanak

Gida entzutetsuak Josean Alija chefaren sukaldaritzea saritu dau eta Bilboko museoak goi-gastronomiaren alde egindako apustua autortu. Nerua goi-sukaldaritzeari eskainitako Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia-gune barria da: Josean Alija chefak zuzentzen dau eta orain sei hilebete zabaldu eben.

Gida entzutetsuak Josean Alija chefaren sukaldaritzea saritu dau eta Bilboko museoak goi-gastronomiaren alde egindako apustua autortu. Nerua goi-sukaldaritzeari eskainitako Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia-gune barria da: Josean Alija chefak zuzentzen dau eta orain sei hilebete zabaldu eben. Orain, barriz, lehenengo Michelin izarra lortu dau, munduko goi-sukaldaritzearen oinarriak ezartzen dituan saria. Alijak Nerua zuzentzen dau 2011ko bagiletik.

Urteroko kalifikazinoen aurkezpena Bartzelonako Palace hotelean izan da eta Espainiako eta Portugaleko Michelin Gidak sari gorena emon deutso Josean Alija sukaldariari. Alija Guggenheim Bilbao Museoko Jatetxearen arduradun bihurtu zan 1998an eta 2000. urtean Sukaldari Gazte Onenari Saria emon eutsien; edozelan be, beste hainbat sari be jaso ditu.

Nerua Jatetxea nazinoarteko proiektua da eta Guggenheim Bilbao Museoko mundu osoko bisitariei zein bilbotarrei gastronomia barritzailea eskaini nahi deutse: naturalaren alde dagoana, inguruagaz hartu-emonetan jarten dana eta bertoko produktuak erabili eta berrinterpretetan dituana euren mamina azaleratzeko.

Josean Alijaren sukaldaritzan agirikoa da ortuariakazko sensibilidadea, jasangarritasunagaz benetako konpromisoa eta etenbarik barritzeko nahia; era berean, gastronomiaz gozetea azpimarratzen dau eta ez dau historia ahaztuten, baina etenbarik bilakatzen da, erabateko askatasunez. Oinarrizko hurreko sukaldaritzea, holan definidu dau Alijak berak.

Sariakaz jarraituz, asteon, Nerua jatetxeak 3 Eguzki jaso ditu, Repsol Gidak emoten dituan gastronomia-sarien kalifikazino gorena.

Michelin izarrak autortu egiten dau Museoaren edegieran, 1997an, hasitako gastronomia-proiektuaren aldeko apustua, esan du Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari Juan Ignacio Vidartek sariaren barri jakin ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu