Elena Arzak, munduko emakumezko sukaldari onena
2012-04-11 13:37 Jan edanakArzak jatetxeko sukaldariak munduko emakume sukaldari onenaren Veuve Cliquot saria irabazi dau. Restaurant gastronomiari buruzko aldizkari britainiar ezagunak emoten dau hau sari hau.
Elena Arzak sukaldari donostiarrak munduko emakume sukaldari onenaren Veuve Cliquot saria irabazi dau. Restaurant gastronomiari buruzko aldizkari britainiar ezagunak emoten dau hau sari hau.
Sukaltzaritzea etenbako garapenean, barrikuntzan eta ikerketan oinarrituta egiten dauelako jaso dau saria Donostiako Arzak jatetxeko sukaldariak. Igaz, Anne-Sophie Pic frantsesak irabazi eban Veuve Cliquot saria. Apal-apal hartu dau barria Juan Mari Arzaken alabeak, ezusteko handia izan da berarentzat, eta asko poztu naz, jatetxeagaitik, lantaldeagaitik eta aitagaitik, adierazo dau.
Amama ezkaratzean ikustea inspirizino-iturri dauela autortu dau Elena Arzakek. Orain, saria jaso barri, amamaren gomutea daukat, neure buruarena baino, azaldu dau.
Elena Arzak familiako laugarren belaunaldiko sukaldaria da. Arzak jatetxea 1897an edegi eben, eta azkenengo bost urteetan Restaurant aldizkariak egiten dauen munduko hamar jatetxe onenen zerrendan dago. 2011n, aldizkariak Juan Mari Arzak saritu eben, bizi osoko lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!