Nekasareak egitasmoak baserritarrak eta konsumitzaileak batuko ditu egunotan Aramaion
2011-09-23 13:59 Jan edanakNekasarea elikagaien ekoizpen eta konsumorako taldeen sareak topaketak antolatu ditu Aramaion, hilaren 23an eta 24an. Batzarraren helburu nagusia proiektuari sendotasuna emotea da eta parte-hartze fase barria martxan ipintea. Nekasarearen hirugarren topaketea da.
Nekasarea elikagaien ekoizpen eta konsumorako taldeen sareak topaketak antolatu ditu Aramaion, hilaren 23an eta 24an. Batzarraren helburu nagusia proiektuari sendotasuna emotea da eta parte-hartze fase barria martxan ipintea. Nekasarearen hirugarren topaketea da. EHNE-Bizkaiak sustatutako egitasmoa da Nekasarea.
Nekasarea Euskal Herri osora zabaltzen dabil; gaur egun, 25 kontsumo talde dagoz, 600 familia baino gehiago danetara. Autoantolaketan oinarritutako metodologia indartu da; baserritarren taldean 80 lagun dagoz, erdia emakumezkoak. Aurton sarean parte hartzen daben konsumitzaileen batzordea sortu da, eta datorren urtean, baserritarrakaz alkartuko da, proiektua indartzeko parte-hartzea bultzatzeko asmoagaz.
Nekasarea astero elikagaiz betetako otzarearen salerosketea baino gehiago dala erakutsi gura dabe topaketen antolatzaileek, izan be ekoizpen ereduari lotutako ekiman da, ingurumenari zein arlo sozialari jagokonez jasangarria, eta konsumo eredu jakin bati lotua, baserritarren lana baloretan dauena, hain zuzen be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!