Guisogoxo: betiko gisatu eta errekiak berreskuratzeko ordua

Bizkaie! 2011-05-27 12:56   Jan edanak

Guisogoxo kanpainea Euskadi osoan bertoko gisatzeko eta erreteko okela ebaketen konsumoa bultzatzeko sortu da. Helburu horregaz www.guisogoxo.com webgunea, errezeta lehiaketa bat eta zenbait euskal ostalaritza eskolen eskutik promozino ekintza batzuk martxan jarri dira.

Guisogoxo kanpainea Euskadi osoan bertoko gisatzeko eta erreteko okela ebaketen konsumoa bultzatzeko sortu da. Helburu horregaz www.guisogoxo.com webgunea, errezeta lehiaketa bat eta zenbait euskal ostalaritza eskolen eskutik promozino ekintza batzuk martxan jarri dira. Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkartea, Erriberako Merkatua eta EGAEE (Euskadiko Ganadu Ekoizleen Elkartea) ekimen honen antolatzaileak dira. Ekimena Ipar Kutxaren babesagaz eta Fagor eta Grupo Proyeccionen laguntzinoagaz abian jarri da. Garagarrilaren 2an, zapatua, amaiera bikaina ipiniko jako lehenengo kanpaineari Bilbon ospatuko den jaialdi bategaz. Antolatzaileek ekimen honek hurrengo urteotan jarraipena izatea espero dabe.

Egun, betiko gisatu eta errekiak preparetako ohiturea galtzen dago denporea eta jakinduria eskatzen dabelako. Hori dala eta, hainbat balore gastronomiko eta sukaldaritzako aniztasuna desagertzeko arriskuan dagoz. Horrezaz gan, orain zenbait behiki piezek ez dabe euren kalidade-prezio lotura bikainagaitik merezidutako errekonozimendua. Aitaturiko ebaketak batez be gisatzeko eta erreteko erabilten dira. Hau da: sorbaldea, hazurbakotua, lepoaldea, bularra, zankarroia eta erredondoa aurreko aldean eta saiheskia eta maxkala hegala aldean. Balio nutrizional handiko haragiak, besteak beste, kalidade handiko proteinak eta burdina dituelako. Gainera, normalean euren prestakuntzan barazkiak eta lekak erabilten diranez errezeta osasuntsuak eta orekatuak lortzen dira.


Guisogoxo: janari osasuntsu eta merkea preparetako hamaika era

Kanpaineari izena emoten deutson Guisogoxo termino barriak aitaturiko okela mota guztiei eta honeek preparetako moduei egiten deutse erreferentzia. Terminoa berton jaio, hazi eta hildako zekorrez ari da bakarrik. Kanpaina honi esker bezeroak Guisogoxo eskatzen dauenean okela saltzaileak merkatuan dagoan aukera anitzei buruzko orientazinoa emongo deutso. Helburu hau lortzeko hainbat liburuxka, kartel eta errezeta lehiaketarako formularioak bialdu dira hiru lurralde historikoetako harategietara.

Kanpainearen protagonista kontsumitzailea da eta berari zuzenduko jakoz ekintza nagusiak: webgunea eta errezeta lehiaketea. Webguneak ekimenaren gaineko informazino zehatza, errezetak, trukuak, ekitaldiak, sukaldeko materiala, sariak eta errezeta lehiaketearen oinarriak batzen ditu.

Errezeta lehiaketea maiatzaren 26an jarri da martxan. Parte hartu nahi dabenek euren errezetak bialdu behar ditue jagokon formularioan bagilaren 24ra arte. Formularioa ohiko okelategian edota www.guisogoxo.com webgunearen bidez lor daiteke. Guisogoxo deiturearen barruan dagozan okela ebaketaren bat erabilea derrigorrezkoa da, hau da, lepoaldea, bularra, hegala, hazurbakotua, sorbaldea, aurreko zankarroia edo erredondoa. Okela gisatuta edo erreta preparau daiteke eta kazuelan, presino-lapikoan edo labean egin. Preparetako erraza eta azkarra izatea balorauko da, batez be presino-lapikoaren edo labearen erabilerea. Euskadiko kalidade markek edo Jatorri Deiturek babestutako edozein produktu osogai moduan erabiltea be kontuan hartuko da, besteak beste, Arabako Patatea, Getariako, Bizkaiko edo Arabako Txakolina, Arabar Errioxako Ardaoa, Idiazabalgo Gaztaia eta Gernikako Piperra.

Aurkeztutako errezeten artean epaimahaiak lau finalista aukeratuko ditu. Finala garagarrilaren 2an ospatuko da Bilbon. Bertan errezeten egileek epaimahaiaren aurrean preparauko ditue euren platerak. Hemendik gitxira Guisogoxo lehenengo edizino honen epamahaiaren kideak nortzuk diran ezagutzera emongo da. Sarien artean Fagor produktuak, txakolin upeltegietara bisitak, produktu gastronomikoak, sukaldeko tresneria eta erabaki barik dagozan beste hainbat dagoz.


Euskal ostalaritza eskolen laguntzinoa

Leioako, Galdakaoko, Gamarrako, Gasteizko Diocesanas, Donostiako CEBANC eta Zarautzeko Aiala Ostalaritza eskolek bat egin dabe ekimenagaz. Izan be, Guisogoxo batzen dituan okela ebaketak euren menuetan sartzeko konpromisoa hartu dabe eskolek. Baita okela ebaketa horreei eta okelea preparetako moduei buruzko jardunaldiak preparetako eta Guisogoxo kanpainea euren egoitzetan promozionetako konpromisoa hartu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu