Txakolina eta Arabar Errioxako ardaoak Alemaniako Prowein Azoka ezagunean izango dira
2012-02-23 14:40 Jan edanakAurten txakolina eta Arabar Errioxako ardaua Alemaniako Prowein azokan izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskutik. Arabar Errioxako ardaoak eta txakolinaren upategiak nazinoarteko ezagutarazotea dau helburu Jaurlaritzeak. Prowein azokea Dusseldorfen izango da, martiaren 4tik 6ra.
Aurten txakolina eta Arabar Errioxako ardaua Alemaniako Prowein azokan izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskutik. Arabar Errioxako ardaoak eta txakolinaren upategiak nazinoarteko ezagutarazotea dau helburu Jaurlaritzeak. Prowein azokea Dusseldorfen izango da, martiaren 4tik 6ra, eta Arabar Errioxako ardauen eta txakolinaren pabiloian 20 upategi egongo dira.
Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera, Alemania merkatu garrantzitsua da ardaugintzearen sektorean. Ardau kontsumitzaile handia da Alemania, baina produkzino txikia dauka, horregaitik ardao-inportatzaile nagusienetako da gaur egun, bai balioari bai bolumenari jagokonez.
Prowein azokan parte-hartzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Arabar Errioxako ardaoak eta txakolina nazinoarteko merkatuetan sustatzeko antolatutako ekintzen artean dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!