Aritz Aranburu surflariak Gipuzkoako sagardotegi denporaldia zabalduko dau gaur
2016-01-13 10:01 Jan edanakSagardoaren Lurraldea erakundeak antolatu dau aurtengo sagardaoaren denporaldia hasteko ekitaldia. Astigarragan eta Hernanin alkartuko dira eta Aritz Aranburu surflari ezaguna izango da konbidau nagusia. Berak esango dau denporaldiari ekiteko esaldi nagusia: Gure sagardo berria!.
Sagardoaren Lurraldea erakundeak antolatu dau aurtengo sagardaoaren denporaldia hasteko ekitaldia. Astigarragan eta Hernanin alkartuko dira eta Aritz Aranburu surflari ezaguna izango da konbidau nagusia. Berak esango dau denporaldiari ekiteko esaldi nagusia: Gure sagardo berria!.
Gaurko egitaraua Astigarragan hasiko dabe eguerdiko 12:00etan, Sagardoetxean. Bertan, Jesus Maria Santos Astigarragako alkateak uzta barriaren nondik norakoak azalduko ditu: Aurtengo sagardaoaren ezaugarriak, azkenaldiko albisteak eta abar.
Ondoren, 13:45ean, ekitaldi nagusia egingo dabe, Hernaniko Zelaia sagardotegian. Han izango da Aritz Aranburu, urteko lehenengo txotxa egiten. Gure sagardo berria! esaldia bota, kupeleko txorrota zabaldu eta lehenengo tragoa emongo dau surflariak, ohitureari segiduta (aurten 23. aldiz antolatu dabe zabaltze-ekitaldi berezia).
Ganera, ekitaldi sinboliko baten be parte hartuko dau Aranburuk. Sagardoetxeko zelaietako sagastian sagarrondo barri bat landatuko dau. Natureak barritzeko daukan gaitasunaren sinbolo da ekitaldi hori, urtero-urtero sagardaoa ekarten dauen dinamikotasunarena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!