41 euskal enpresa Gourmets Nazinoarteko Azokan euren produktuan sustatzen
2016-04-05 12:32 Jan edanakApirilaren 7ra arte Gourmets Azokea martxan dago Madrilen; Kalidadezko Elikagai eta Edarien Nazinoarteko Azokea da, eta bertan 41 euskal enpresa dagoz parte hartzen taldean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak HAZIren laguntzinoagaz bultzatuta.
Apirilaren 7ra arte Gourmets Azokea martxan dago Madrilen; Kalidadezko Elikagai eta Edarien Nazinoarteko Azokea da, eta bertan 41 euskal enpresa dagoz parte hartzen taldean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak HAZIren laguntzinoagaz bultzatuta.
Euskal markak azoka honetan presente egotea da Euskal Elikagaien Industriari laguntzeko modu bat, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzeak Euskadiko nekazaritzako eta arrantzako elikagaien industriak egiten dauen lana ezagutzera emoteko eta balioesteko asmoagaz egiten dituan jardueretako bat.
Aurten 30. edizinoa beteko dauen Gourmets Azokea delicatessen produktuen fabrikatzaileen eta konsumitzaileen arteko alkargunea izateko filosofiagaz sortu zan, eta gaur egun Europan kalidadeko gastronomiaren sektoreak dauen erreferentziako ekitaldia da.
World Cheese Awards Festibalaren aurkezpena
Gourmet Azokearen barruan, Bittor Oroz sailburuordeak World Cheese Awards Festibala aurkeztu dau, aurten Donostian egingo baita. Lehiaketea Artzai Gazta alkarteak antolatuko dau Eusko Jaurlaritzearen babesagaz; zemendiaren 16tik 18ra bitartean egingo da Euskadi-Basque Country International Cheese Festival ekitaldiaren barruan.
Bittor Orozek ekitaldi hau Donostian ospatu ahal izateko Artzai Gaztak egin dituan ahaleginak eskertu ditu, 110 artisau-produktorek osotzen daben alkarte honek nazinoarteko lehiaketa hau gurera ekartea lortu dau. Ekitaldiaren helburua gaztaiaren artisau-eprodukzinoa indartuz nazinoartekotzea lortzea da eta era berean, bertoko kulturea, gastronomia eta landa garapena sustatzea esan dau sailburuordeak.
Munduko gaztai lehiaketarik ospetsuena da eta bertan 35 herrialdetako 3.000 produktore baino gehiagok parte hartuko dabe. Aurreikuspeneen arabera, 250 aditu etorriko dira Gipuzkoako uriburura, lehiaketan parte hartuko daben produktoreen gaztaiak baloratuko dituen epaimahaiak osotzeko.
Euskal enpresak Gourmet azokan
Euskal enpresen erakustokiak Madrileko Azoka Esparruan dagoz (IFEMA), 2, 4 eta 6 zenbakiko pabilioietan. Parte hartzen dagozan 41 euskal enpresak hainbat gunetan banatuta dagoz. Beraz, ondokoak dira Euskadiren erakustokiaren barruan dagozan enpresa erakusleak:
• Hijos de Jose Serrats, S.A
• Fábrica de Licores Victor Barañano, S.L.
• Vascolac S.L.
• Harakai.
• Fernando Remírez De Ganuza S.L. upategiak.
• Conservas Ortiz S.A.
• Añanako Gatz Haranaren Fundazioa.
• Comercial Alkorta Anaiak, S.L.
• Salica Industria Alimentaria S.A.
• Petritegi Sagardoak 2011, S.L.
• Goine.
• Altun S.L. upategiak.
• Cafés Baqué S.L. U.
• Tolosalde Essence (Zubeltzu Piperrak / Inazio Urruzola Txakolina /Begiristain sagardaoa).
• Bidassoa Basque Brewery.
• Angulas Aguinaga.
• IdiazabalGaztaiaren Jatorri Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailea.
Ardaoaren tunela izeneko gunean upategi honeek dagoz euren produktuak erakusten:
• Los Herederos del Marqués de Riscal upategiak.
• Ysios upategiak.
• Pujanza Upategiak eta Mahastiak.
• Palacio upategiak.
• Vallobera upategiak.
• Amaren upategiak.
• Luis Cañas upategiak.
• Izadi upategiak.
• Murua upategiak.
• El Coto de Rioja.
• Eguren Ugarte.
• Tierra Agrícola Labastida.
• Viña Real.
• Viñedos del Contino.
• Viñedos de Páganos.
• Landaluce upategiak.
• La Marquesa Mahastiak eta Upategiak.
• Itsasmendi upategia.
Ondokoak be egongo dira azokan:
• Casa Brigitte.
• Yurrita e Hijos, S.A.
• Artzai Gazta (Gourmet Gazten gunean).
• Valdemar upategiak.
• Eceiza Etxea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!