Eneko Atxak irabazi dau 2015eko Sukalde Buru Onenaren Espainiako Gastronomia Saria
2016-06-03 08:10 Jan edanakEspainiako Gastronomia Sari honegaz, sukaldari bizkaitarraren sustraidun sukaldaritzea autortu gura izan dau Gastronomiaren Espainiako Errege Akademiak. Sariak banatzeko ekitaldia datorren astelehenean ospatuko da, bagilaren 6an.
Larrabetzuko Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak eskuratu du 2015. urteari jagokon Sukalde Buru Onenaren Espainiako Gastronomia Saria, Gastronomiaren Sarien epaimahaiak holan erabagita, Gastronomiaren Espainiako Errege Akademiak jakinaraoi dauenez.
Kontuak kontu, Eneko Atxak bat egin dau Juan Mari Arzak (1974, lehen irabazlea), Pedro Subijana (1979), Hilario Arbelaitz (1991), Martin Berasategi (1996), Andoni Luis Aduriz (2002) eta Elena Arzak (2010) euskal kozineruakaz sari honen irabazleen zerrendan.
Eneko Atxak (Zornotza, 1977) Leioako ostalaritza Eskolan emon zituan lehenengo pausuak eta aurrerago Martín Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Víctor Arguinzonizegaz beharrean ibilitakoa da. Egun Larrabetzuko Azurmendi jatetxean hiru Michelin izar ditu 2013. urtetik eta igaz Europako jatetxerik onena izentau eban Opinionated About Dining (OAD) ospetsuak. Horrezaz gan, 2014. urtean, munduko Jatetxe Jasangarri Onenaren autortzea jaso eban eta The World’s 50 Best zerrendearen azken edizinoan, 19. postuan geratu zan.
Azurmendi ez eze, Tailandian Aziamendi eta uda honetan bertan Londonen zabalduko dauen Eneko izeneko jatetxea kudeatzen ditu, azken hori Covent Gardenen bost izarreko One Aldwych hotelaren barruan.
Orain jasotako Espainiako Gastronomia Sari honegaz, sukaldari bizkaitarraren sustraidun sukaldaritzea autortu gura izan dau Gastronomiaren Espainiako Errege Akademiak. Sariak banatzeko ekitaldia datorren astelehenean ospatuko da, bagilaren 6an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!