Berton Bertokoa eta Sasoikoa

Bizkaie! 2016-03-11 11:59   Jan edanak

Berton Bertokoa eta Sasoiko produktuen konsumoaren aldeko aldarria eginez, Durangaldeko honako Herri Eskolatako Guraso Alkarteek babesten dabe manifestua: Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Atxondo, eta Elorrio.

2015-2016 ikasturtearen hasieran Durangaldeko Herri Eskola eta Eskola Publiko desbardinetako gurasoak batu ziran eskoletako jantokietan emoten eben janariaren kalidadeaz arduratuta. Gaur egun, zazpi eskoletako gurasoak, zentro bakotxean Guraso Alkartetako ordezkariak, lanean batera dabiz gure seme-alabek jantokietan jaten daben janariaren kalidadea hobetu guran, umeek eskolan jasoten daben elikadurea osasuntsua izateko eskubidea dabela pentsaurik.

Horretarako emon daben lehenengo pausua izan da danon artean manifestu bat idatzi eta onartu. Manifestu horretan Durangaldeko Herri Eskoletako jantokietako elikadura osasuntsua izatea eskatu dabe eta nabarmendu dabenez, eskoletan be bertoko produktuen konsumoa bultzatu behar da, Jantokian emoten diran produktuak sasoian sasoikoak eta bertokoak izan behar dira, ahal dan neurrian, eta eskolako sukaldean preparauta euren ezaugarri onuragarrienak gorde deiezan, berbarako, freskotasuna. 

Gure manifestuan jasoten dogu sasoian sasoikoa eta bertokoa konsumidutearen printzipioa jarraituz, gure umeei elikadura osasuntsua bermatzeaz gan, gure inguruan hainbat ondorio onuragarri eragin daitekezala, hau da, gure ingurumenean, ez eze gure baserrietako ekonomian be eragin onuragarriak izan daitekezala. Konsumiduteko modu honek jasangarritsasuna dau ardatz, bai nutrizino mailan, eskualdearen nekazaritza-elikadura ekonomian zein ingurumenagazko errespetuan be, bizitzaren ziklo naturala errespetetan dau: berton produziduten dana berton konsumidutea. Horrezaz gan, urrunetik ekarritako produktuakaz konparauta, bertoko produktuak produziduteak kutsadura arrasto txikia ixten dau.

Manifestu hau Durangaldeko honako Herri Eskolatako Guraso Alkarteek babesten dabe: Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Atxondo, eta Elorrio. Edozelan be, helburua da gure manifestua eskualdeko eskoletan ez eze, gure gizartean zabaltzea; aurrerantzean eskualdeko eragile desbardinen atxikimendua bilatzen hasiko gara, Berton Bertokoa eta Sasoiko produktuen konsumoaren aldeko aldarria eginez, gure eskola jantokietan kalidadezko elikadurea bermatu deien horren ardurea dabenek.  


Elikadura burujaubetzearen aldeko Oarsoaldeko hainbat eragilek deituta, eskualdeko lehen bilera egin dabe 40 bat personek

Elikadurearen esparruan, Euskal Herriko hainbat txokotako protagonistak (produktoreak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak...) batuko dituan Elikadura Konsumo Kooperatiba bat sortzea da helburua. Holan, Euskal Herrian dogun produkzinoa zein konsumo-gaitasuna saretu eta modu antolatuan erabilteko aukerea izango dau.

Zirkuitu alternatiboa gauzatzen hasteko pausuak emotea da kontua. Egungo logika pribatutik atera eta auzolanean, alkarlanean, sare bat osotzea. Herritarren arteko alkartrukea sustatu nahi da, hau da, elikadureagaz negozioa egin beharrean, jendarteko oinarrizko zerbitzu lez ulertzen hasi eta holan antolatzea.

Auzolanean finkatutako proiektu profesionala izango da baina herritarren parte hartze aktiboa eskatzen dauena, bestelako gizarte eredu baten ispilu izan daiten. Baina, aldi berean, proiektuak iraunkortasuna izan daian, beharrezkoa izango dau antolakuntza profesionala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu