'Bculinary Udan' udaleku gastronomikoak, Basque Culinary Centerren eskutik

Bizkaie! 2012-05-30 11:29   Jan edanak

Basque Culinary Centerrek Bculinary Udan udaleku gastronomikoen hirugarren edizinoa abiatu dau, gastronomia gogoko daben 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Udalekuak hamar egunekoak dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 8ra, eta Itxasmendikoi Fraisoro Nekazaritza Eskolan egingo ditue, Zizurkilen.

Basque Culinary Centerrek Bculinary Udan udaleku gastronomikoen hirugarren edizinoa abiatu dau, gastronomia gogoko daben 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Udalekuak hamar egunekoak dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 8ra, eta Itxasmendikoi Fraisoro Nekazaritza Eskolan egingo ditue, Zizurkilen. Asko jota 24 lagunentzako lekua dago.

Sukaldaritzearen sekretuak ezagutzeaz aparte, arrantzontzi baten itsasoratu edo artzainekaz gaztaia zelan egiten dan ikasteko aukerea izango dabe ikasleek. Aitzol Zugazti Basque Culinary Centerreko irakasle eta chefa izango dabe gidari, baina beste hainbat begirale izango ditue, tailer, urteera eta bisitaldietan laguntzeko.

Tradizinoa eta barritasuna, bitzuak, ikasiko ditue, eguneroko jardueretan eta konbidadutako chefen eskutik. Itxasmendikoi Fraisoro Nekazaritza Eskolako irakasleek abeltzaintzea, ortua eta hegaztizaintzearen ganeko ikastaroak eskainiko ditue, eta nutrizino eta dietetikako adituek euren aroloko irakasgaiak emongo ditue. Garapen personaleko gaitasunak be jorratu ditue gazteek.

Danetara hamahiru lantegitan hartuko dabe parte sukaldarigai gazteek: lekaleak eta zerealak; okelea eta parrillea; ogia eta pizzea; pastea eta arrozak; frutak, barazkiak eta bedar aromatikoak; esnekiak; arrainak; sukaldaritza sortzailea; txokolatea eta postreak; euskal sukaldaritza tradizionala; nazinoarteko sukaldaritzea; pintxoak; eta, dastatzea.

Eskolaz kanpoko jarduera ugari egingo ditue hamar egunetan: Tolosako merkatura erosketak egitera joango dira, Roberto Ruiz Frontón Tolosa jatetxeko sukaldariagaz; ortuko produktuak batu eta prestauko ditue; upategi bat bisitauko dabe, txakolina sagardaua zelan egiten dan ikusteko; eta, Gomiztegiko Artzai Eskolan gaztaia egingo dabe, besteak beste.

Bculinary Udan udaleku gastronomikoei buruzko informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu